laburrak
hurrengoa

EGUZKI IRRATIA

Abuztuan, Iruñan pairatu zen gaztetxearen kaleratze bortitzaren egunetan Eguzki Irratia berriz ere dastatu egin ahal izan genuen Iruñean. Hogei urtez uhinetan ibili den irrati honek ahalegin handia egin zuen berriak momentu oro zabaldu ahal izateko. Izan ere ez dabiltza momenturik onenean. Eguzki Irratia martxan jartzen dabilen komunikazio proiektua aurrera ateratzeko eguzkide egiteko parada ematen digute, besteak beste euren webgunean:

hurrengoa

TEAM AMERICA

"Alec Baldwin, Tim Robbins, George Clooney, Sean Pean, Liv Tyler, Michael Moore Bush, Kerry eta Kim Jong II pipertuko dira film hau ikusten dutenean". Horixe dio South Park-eko egileen film berria aurkezten duen trailerrak. Zain gaude.

hurrengoa

P3Z-EN KONTZERTU BIRA

Proiektu anitzetan murgilduta dabilen P3z-ek bere azken lana zuzenera eramatea deliberatu du... Erritmoa, nahasketa bitxiak eta dantza kirol olinpikoa bihurtu nahi duen orkestra biran aterako da. Parte hartzeko ez da marka minimorik behar.

hurrengoa

ANIMAC

Gure animazio zinemaldi kuttuna bueltan da. Oraingoan lanak aurkezteko epea aipatu digute eta guk hemen iragartzen dugu. Azaroak 30 duzue zuen lanak aurkezteko aukera. Programa anitz eta interesgarria. Jaialdia otsailaren amaieran izango da. Lleidan.

hurrengoa

LOOP JAIALDIA (BILBO. URRIAREN 22-23)

Delorean, Audience, Chop Suey, Avril eta beste hainbat proiektu eta emanaldi interesgarri antolatu dituzte Bilboloop 04 jaialdian. Munduko kamiseta politena duen futbol taldearen hirira joateko beste aukera ederra.

hurrengoa

DONOSTIAKO BELDURREZKO ASTEA. (URRIAK 30 AZAROAK 6)

XV. iritsi da, hizki erromatarrak bular marmita haragitsuetan tatuaturik. Beste behin, Donostiako antzoki zaharrean biltzen diren zaleak ahobete hortz uzteko asmoz. Hammer ekoiztetxeari eskeinitako saila galtzen baduzu zombie bihurtzea merezi duzu. 15 años tiene mi amoooor....

hurrengoa

ANDOAINGO GAZTETXEAREN 12 + 8. URTEURRENA (URRIA - AZAROA)

Iruineako euskal jai erortzen ikusi ostean, Andoaingo gaztetxeak 20 urte bete dituela jakiteak zirarra berezia sortzen du. Urtebetetzea ospatzeko Gaztetxe mitiko honek ospakizunak prestatu ditu. Beste batzuen artean, Inoren ero ni, NCC, Zein eta The Revolvers taldeen kontzertuak.

hurrengoa

EMANCIPATOR BUBBLE

Arrazoi ezberdinak direla eta (lan baldintza txarrak, alokairuen prezioa, erosotasuna,...) ez zara oraindik gurasoen etxetik joan. Baina zer demontre! Zuk ere baduzu zure independentzia izateko eskubidea! Emancipator bubble-k aukera hori ematen dizu. Etxetik atera gabe emanzipatzeko aukera! Modelu ezberdinak beharren arabera.

hurrengoa

META BAT MUSIKA META BAT

Diskoetxe euskalduna aitzindaria izan da bere katalogoa sarean jarri eta diskoak eta kantuak salgai jartzen. Pirateoaren aurka negar egin eta errepresioa erabili beharrean beste neurri batzuk hartu daitezkeela frogatzen du diskoetxe irundarrak. Aitzindariak, beste behin. Hau da euren webgune berria:

hurrengoa

BILLABONG PRO MUNDAKA (URRIAREN 5TIK 16RA).

ASP zirkuituko froga munduko ezkerreko olaturik famatuenean. Mundakako olatuek iaz Kelly Slater-I eman zioten garaipena. Aurtengo lehiaketa ere berobero dator. Munduko 45 surflari onenek hartuko dute parte Urdaibaiko bokalean ospatuko den txapelketan.

hurrengoa

THE BALDE AMSTERDAM-EN ( URRIAREN 1ETIK 27RA)

Amsterdam-en ospatuko den Euskal Zine jaialdian azken urteotako Euskal luzemetrai eta laburmetraiak ikusteko aukera izanen da. Zine eskaintzaz gain musika kontzertuak ( Anari, -gailu,...), hitzaldiak eta the balde-ren bilduma eta ibilbidea erakusgai.

hurrengoa

FENDER STRATOCASTER

Esaiozue norbaiti kitarra elektriko bat marrazteko. Ziurrenik Fender Stratocaster bat marraztuko du, edo marrazten saiatuko da. Tenis raketarekin punteoak egiten zenituenean ziurrenik fender bat jotzen zenbiltzala irudikatzen zenuen. Clarence Leo Fender-ek diseinatu eta egin zuen kitar mitikoak 50 urte bete ditu. Kitar zaleen eta inoiz airean punteoak egin ditugun guztion partez zorionak.