hurrengoa
POSTPORNOGRAFIA: sexu, artea eta trasgresioa txabi funtsak    I  girlswholikeporno, edu & jero funtsak Pasa berri den mendean eta estreinatu berri dugun honetan, ezarritako morala eraldatu eta medikuntzak edo pornografia tradizionalak sexuaren inguruan bultzatu dituen kontzeptuengan ikuspuntu kritikoa jartzen duen sexu kontzeptu berria sortzen ari da. Formatu artistiko ezberdinetan azaldu diren hausnarketek sexu kultura berria ezartzen doaz –kontzeptu, mito sinismen eta tabuei esanahi berriak emanaz- , eta guzti honi POST PORNOGRAFIA izena eman zaio. Post pornografia "performance, instalazio, irudi, testu eta orokorrean pornografia dominantea kolokan jarri eta genero eta sexu estereotipoak kritikatzen duen edozein errepresentazio" gisa definitua izan da. Diskurtso pornografiko berri bat "sexualitatearen errepresentazio ez konformista, minoritario eta alternatiboa izango dena".
Kontzeptu hauek oso sustraiturik daude queer** filosofian eta azken urteotan ugariak izan dira post-pornografiaren berezko muga lanbrotsuak zizelatu dituzten sormen eta arte jarduerak.
Post-pornografia kontzientziaren jaiotza 1990. urtean koka daiteke eta Annie Sprinkle aktoresa pornoaren eskutik etorri zen. Sprinkle puta multimedia eta porno posmoderno egile gisa definitzen du bere burua. Post-pornografia kontzeptua berak aurkeztu zuen, ikuslegoa bere aluaren barrukaldea ikustera gonbidatzen zuen emanaldi batean.
Orduz geroztik proposamen ugari eta anitz izan dira formatu ezberdinetan, zinera polemika eta eskandaluz eraman zen "Baise moi?" eleberria adibidez. Post-pornografia jardunaldi, lantegi eta hitzaldi ugari bete dituen gaia da eta apurka mundu osora zabaltzen ari den kontzeptua.

** Queer kontzeptua dei bat da "bio botereen" (medikuntza multinazional edo komunikabide magnateak beste batzuen artean) eskuetan utz ez daitezen sexu eta organismo berrien konfigurazio eta muga berriak.

2003 urtean Bartzelonako MACBA-n post-porno maratoia ospatu zen. "Pornografia, pospornografia: errepresentazio sexualaren estetikak eta politikak" izenburupean, dozenaka pertsonek jarraitu zituzten performance, hitzaldi eta zirkuitu itxian erretrasmititu zen tailer bat non eszena ezberdinen filmaketaren errepresentazioak egin ziren. Ekintza honen ostean izaera post pornografikoa duten proposamen artistiko ezberdinak sortu ziren, horien artean POST OP performance taldea edo "Nomecompliqueslavida" kolektiboa.

“GIRLSWHOLIKEPORNO”
“Sex, beats & pixels”


Ez gara adituak pornografian, film porno zaharrak ikusten ditugu euren kutsu inuzenteaz gozatzeko eta eskuak burura eramaten ditugu 80. hamarkadako hainbat film ikusten, eta beste askorekin lo geratzen gara. Gu oso pornografikoak gara, guztia erakustea gustatzen zaigu eta guztia ikustea eta atzerapen kulturaleko garai batean bizi garela sentitzen dugu (teoria beti bizi dugunaren aurretik doa) eta honek oso dibertigarria bihurtzen du Brandeburgoko atean edota Moskuko Plaza gorrian galtzak eranstea.

Proposamenaren hastapena gure izenak dioen moduan, girlswholikeporno,hainbeste emakume eta gizonen bizitza gris bihurtu dituen dogma eta sinismen kultural eta psikologiko zaharretan oinarrituriko hainbat ideologi eraldatu eta lekuz aldatu nahi ditu feminitateak guztia lekuz aldatzeko duen joera kontrolaezin horretan ardazturik.

SONAR jaialdiko azken edizioan "girlswholikesporno" proposamena ezagutzeko parada izan genuen. Kontzeptualki ikus-entzunezko emanaldi apurtzailea eta musikalki retro eta dibertigarria izan zen saio koloretsuan, amaiera gisa striptease ordain ezina eskaini ziguten.