Itzalitako argiek pagolafoto@hotmail.com
irudia
Itzalitako argiek

Itzal hauek marrazten dituzte:

Inguraldeak, garaitutako hormak,
Duinik gabeko lurralde txiroak.
Gelditutako denborak, edo erritmo geldoko erlojuek gidatuak,
Aztarna xeheak,
Seinale sendoak.
Arinak, zehaztu gabeko irudiak, mamuak bezain errealak,
Geometria organikoak.
Amets gaiztoen egunsentia
Malenkonia hezeak.

Argi hauek irudikatzen dute:

Seinaleak, mugarriak, teselak, mosaikoak, palmondoak eta gurutzeak,
Berotutako gurutzegramak,
Epeldutako atmosferak,
Eragotzitako dantzak,
Iratzarritako lurrunak,
Izoztutako akelarreak,
Benetako fikzioa,
Begiek adimena urduritzeko itxurak.

Itzalitako Argiak.

Grisez beteriko artisau paleta,
Zuriz beteriko ortzadar desordenatua.

Pello Pagola
1978-ko Apirila.
Hezitzailea.
Norberaren zatien bila, irudiak hitzak mozorratzeko bidea, adieraztea zail egiten diren hitzak.
Norberaren itzalak argitzen, norberaren argiak itzaltzen.
Ahaztutakoa gogoraraziz.