hurrengoa
copyleft... zuzena da kopiatzea    Ispilu batetan gertatzen den moduan, egile eskubideak irudikatzeko erabiltzen den C horrek badu islarik. Eta islada antagoniko hori, , ez da irudikapen soila, aldarrikapen eta eskubide bat baizik. Milaka urteetan zehar eginiko sorkuntza lanek copia, bertsio, plagio eta berridazketak jasan dituzte. Biblia, Koran-a, Mahabharata, herrialde eta zibilizazio ezberdinetako ipuin, istorio, irudi eta musika ezberdinak modu askean pasa izan dira aho, belarri, begi eta esku batzuetatik besteetara inork sorkuntza horren gainean inongo arau edo neurri ekonomikorik ezarri gabe.
Hori ordea aitzinako gauza da. Egun badirudi, egile eskubideak obra berak baino garrantzi gehiago duen garaietan bizi garela. Eta ez da harritzekoa bestetik. Bizitzaren parametro oro neurtua eta reglamentatua dagoen unetik justua da sortzaileek euren lanarengatik ogibidea atera ahal izatea, euren lanaren etekinetaz beste sektore batzuk profitatu beharrean.
Egile eskubideen aferak adats asko ditu. SGAE bezelako erakundeek zein eskubide dute grabatzeko diskoetan kanon bat inposatzeko? Zergatik du erakunde honek hainbesteko boterea? Sortzaileen lanen banaketa eta erakustaldi libreak nori egiten dio mesede? Nor profitatzen da? Zein ate irekitzen dizkiosareak informazio eta sorkuntza banaketa libreari?
Copyleft-aren inguruko mugimendu eta iharduerek guzti honi erantzuna eman eta usteldurik dagoen egile eskubide sistemari beste aukerak badaudela erakutsi nahi dio.

Artelekuk copyleft-aren inguruan bilerak antolatu ditu azaroan. ANTENAK jardunaldien barne egile eskubideen inguruan hausnarketa egiteko aukera izango da.
Info gehiago: