hurrengoa
ispil uneak harkaitz cano   I  xabier zeberio Ispilu bat jaio dadin begi askok egon behar dute denbora luzean irekita.
Ispiluak animalia higuingarriak dira eta horregatik harrikatzen ditugu, amorratuta.
Azkarrago zahartzen da bat bere irudia sarritan oparitzen ez dion ispiluetan. Gainerakoak, eguneroko ispiluak, gure komun eta etxeetakoak, ongiegi ezagutzen ditugu eta badakigu zer eta nola jarri haien aurrean bataila irabazteko, nola itzuri egin gure zimurrei. Zer argi piztu eta ze argi itzalita utzi. Norbere komunean, argazki zuzendari trebeak gara.
Baina handik kanpoko ispilu ezezagunetan, hobe ziztuan pasa.
Eta hala ere...
Hala ere euria egiten duen lekuetako ispiluen bestaldean euririk ez egitea espero dugu.
Itxita dauden leihoak ispiluetan islatzean, leiho horiek irekita egotea espero dugu.
Eta ez daude.
"Alizia" oihukatzen dugu eta putzu sakon batera txanpon bat botatzea bezala da.
Ez dago Aliziarik.
Eta guk harrikatzen ditugu ispiluak, arrazoi guztiarekin.