hurrengoa
london fashion week letizia orue & aiora kintana   Esklusiboa, "poshy"-a eta ohikoa. LFW -ean mundu osoko moda adiktoak biltzen dira, egunkarietako portadan azaltzen den ekimen honetan sartzea ezin duzu amestu ere egin diseinatzaile baten gonbidapenik gabe. Dekadentea eta artifiziala.
British Council-aren magalean jaioa eta Nokia, Nikon, Redbull eta gisa honetako babesleekin elikatua. 50 desfile pasatxo eta arropa marka esklusiboak, konplementuak, zapatak,... hiru espazio ezberdinetan bilduak. 150 partehartzaile saltzeko prest. Erosteak merezi al du? Zein preziotan?
LFW. EGITURA / JENDEA / INPRESIO OROKORRAK / BALORAZIO SOZIOLOGIKOA
Hegazkinean estututa, Gadwick-en hartu genuen lur. Trenak, bidaitxekeak, autobusak eta makina bat pound... POUND POUND YOU�RE DEAD!! Hello London!
Autobusa hartu eta London erdigunetik 45 minutura King�s Road-era iritsi gara, ingalaterrako Beverly Hills-en modukoa den Chelsea erdigunera. Bertan dago LFW-aren egoitza nagusia. Kristalezko moduluz osatutako estruktura berezian, champagne, redbull eta txokolate gutizia artean antolatzaileek moda munduko elitea biltzea lortu dute. Nazioarteko erosleak, prentsa "polite"-a eta diseinatzaileak liluratzen dituzten marka finak. Ikuslego orokor edo ikaslerik ez.
Hiru segurata gihartsuak iruzurtu ostean, akreditazio saileko bekaria sinpatikoek the balde ingelesez nola esaten den irakatsi ziguten. "DI- BEEILD". Infiltratzen lagunduko gaituen gure barra kodigoa lortu dugu. Sartu bezain pronto zergatik etortzen zait burura Margaret Thatcher? Erakustokietatik bueltatxoa eman ostean nabarmena da proposamen berrien eskasia. Irudia da nagusi, baina naturaltasun ezak, pose jarraian dauden modeloak besterik ez ditu biltzen. Irribarre eta "sorry"-en artean akreditazio boteretsuenak eta kamara handienak sortzen dute bisitarien lilura.

Pasarelak
Desfileetara sartzeko akreditazioa izanda ere kostata sartu ginen pasarelara. "Borderline" batek BFC karpara sartzea galarazi zigun "estilo aproposa" ez izateagatik.

(Egoera):
Him: You�re not on the list.
Us: No no no, sorry sorry, we aare!
Him: I don�t want them in the show
Us: Capullo...

Eskerrak hori lehendabiziko egunean soilik gertatu zen. Pasarela ezberdinetara joateko pasea izan genuen. Beste batzuetan Elle edo I-D aldizkarietakoak ez izateagatik kolatu behar izan genuen.

The Old Truman Brewery: Brick Lane-tik gertu, East Endeko diseinatzaile, artista, argazkilari eta DJ-entzako sorkuntza gune interesgarria da. Milurteko Portobello berria. Bertan, 9.00etan House of Jazz-ekoekin (diseinatzaile gazte, kontserbadore eta aspergarriak gehienak) katilu japonesetan zerbitzatutako gosari ingelesa izan dugu. Euren hitzetan "East End-eko jendearentzat jantzi sexy eta probokatzaileak egiten ditugu". Guk ez genuen halakorik ikusi. Cleopatran oinarritutako jantziak, ukitu tribalarekin. Euren estilo ingelesak oso ondo zetorkion erabili zuten juglare musikari. Eurak oso zatarrak. Gosaria oso goxoa. Ondorengo desfilea, Karen Walker-ena, gustatu zitzaigun. �Daddy�s Gone Strange" bere lehendabiziko lana, muturrera eramaniko nahasketetan oinarritzen da.
Irudi onak lortzeko eztabaida bat baino gehiago izan genuen. Batzuk oraindik uste dute kamararen tamainak garrantzia duela. Baina gurekin jai. "We are press as well". Desfileak baino, interesgarriagoa iruditu zitzaigun bertara hurbiltzen den jendea. Estilo nahasketa ugari, gehien bat glam-vintage itxura. 1001 kafetegian inspirazio gehiago. Sofak, kojinak, kafeak, zumoak eta bokatak industria gune zahar batean. Erosoa eta prezioz aparta. Helbidea: 101 Brick Lane London E1 6SE Tel: 020 7247 9679 Azken desfilean Errusiako Tana-Naka bikiena. Euren bilduma aurkezteko Chelsea-ko udaletxe ikusgarria aukeratu zuten. "Posh Gunea". Ardo errusiarra itxaroten egon ginen bi orduak jasateko. Protokoloa eta 16 urteko modeloak. Russian 80-ak kitch apaingarri, larru, katu eta erlojuen konbinazio barrokoak. Ezer interesgarririk ez.
Formetan, oihal eta estilo kontuetan neo-erromantizismoa nagusi. Vintage-a eta kaleko nahasketa zoroak. Londoneko benetako moda ikusteko gauez atera beharra dago. Nahiz eta urteetan Ingalaterrako hiriburua moda eta estiloaren ardatz izan guk ez dugu ideia berri eta interesgarri gehiegirik topatu. Kaleko merkatuak izan dira aurkikuntza atseginena. Aukeratu zurea.

Eskemak apurtu dizkigutenak bi hauek dira!
IVANA HELSINKI (Finlandia) LFW-era datorren laugarren aldia da eta aire fresko bolada bat da. "Ongi hezitako jendearentzat" eginiko bilduman bere diseinatzaile grafiko formazioa nabarmena da. Finlandian ekoizten du, 10 pertsonek osatzen duten tailerrean. Tinta ekologikoak eta kanpin irudiak. Modaren alderdi gizatiarra.
SIMEON FARRAR, artista, hau da bere lehendabiziko bilduma. Erraza suertatu zaio sartzea antolakuntzari bere lana asko gustatu zaiolako. Beste bildumekin harrituta dago. Aspergarriak iruditzen zaizkio. Bere lanaren gai nagusiak: Blossom& City. Londonen baino, Japonian, Parisen eta Berlinen saltzen du� eta hasiberria da! Liluratzen gaitu.

GAUA
Kingsland Road da gauez ateratzeko aukeratu dugun kalea. Adreiluzko etxeak eta mota guztietako dendak. Crash. Bi giro, edozein "perchon" ekin lasai hitz egin ahal izateko edari merkeagoa duen pub-a beheko pisuan eta ipurdidantza eta giro "latinoa" goikoan. 60 urte gorako emakume biluzien irudi purpura-pop duten kamiseta terroristak gaueko aktibista eta �clubber�-en uniforme dira. "Style adict" peto petoak.
Los Estudios: Electro mega-cool musikaren erreinua. Nahiz eta gau hartan DJ-a apur bat zakar aritu zen. Gune underground eta zaharra. Garai batean grabaketa estudioa izandakoa egun itxura klandestinoa duen club bihurtu dute. Makina bat izen arrakalaturik dituen sabai baxu eta borobilduak.
333: dj Vadim + Herbaliser, ikusi gabe geratu ginen clubaren goiko pisuan geratu ginelako armiarma argi, japoniar mehar eta misteriotsu eta kotilloi martxa zeramaten ingeles batzuekin aluzinaturik geratu ginelako. Parrokia-festa kutsua, pinta ugari eta ligoteo usaina airean. Segurata eta bere neska Bonnie-rekin ere izan ginen. Hits-electropop funky-soul eta beats hip sesiora geratu ginen. Jendea bero zegoen. Beheko pisuak ere infernua zirudien, scratch eta scractch, oh yeh!
Adress: 333 Old Street �EC1V 9LL tel: 020 7739 5949 travel: Tube/BR: Old Street
Roberto metroan. Cynthia Robertson izenez bataiatu genuen. 21 urte. Voge etxeko modeloa eta estilista izateko bidean. Burgosekoa.
Gure iturrien arabera ez dira esaten diren bezain beste gauza egiten. Egun gehiago geratzea nahi genuke. Ez gaude batere gaizki.