hurrengoa
kill bill vol. 1, tarantino berria musikan zehar asier leoz   Quentin Tarantino erreferentzia bihurtu da zine modernoan. Aurreko hamarkadan egindako filme ezagunetan gertakizunak elkarrizketak eta musika maisuki korapilatzen ziren indar narratibo berria lortuaz. Musikari dagokionez, Tarantinok buruz behera jarri ditu bere etxeko disko kajoiak kontakizunaren mesederako. Baita oraingoan ere. KUNG FU FIGHTING
Hiltzaile profesionala (Uma Thurman) koman gelditzen da bere bandakoek ez ustean emandako astinduaren ondoren. Lau urteren buruan pentsamendu bakarra du esnatzerakoan: mendekua. Zutabe horietan abiatuta, Tarantinok bere obra berria aurkezten digu berriz ere narrazioa nahi duen eran mugitzen. Besteak beste Nancy Sinatra, Hip hop zertzeladak eta japoniar pop talde ezezagun bat izan dira aukeratutakoak �Kill Bill vol.1� musikaz janzteko.

Nancy Sinatra: Bang Bang (�My Baby Shot me Down�)
Tarantinoren filme bati hasiera ematea ez da edozer gauza. Nancy Sinatrak kantatzen duen abesti goibel honek ezin hobeto betetzen du lana.

RZA: �Crane White Lightning�
RZA eta zinea. Ez da lotura berria, �Ghost Dog� ederrak frogatu bezala. Protagonista hirian zehar mantso mugitu bitartean, bere Hip hop kadentziek betetzen zuten kalea eta zerua. Lan berri honetako momentu bikainenak ere bereak dira, �Crane Withe Lightning� adibidez, Bernard Herrman ospetsuaren partitura oinarri.

Al Hirt: �Green Hornet�
Tronpeta bihurriak eta tentsio ikaragarria bi minutu eta 17 segundotan. �Misirlou� berria izan daiteke.

Charlie Feathers: �That Certain Female�
Tarantinok maite dituen rock & roll doinu ezezagun horietako bat. Eddie Cochran-en estiloko abestia.

Santa Esmeralda: �Don�t Let me Be Misunderstood�
60ko harri bitxi honek 10 minutuz nahasten ditu flamenkoa eta asmo sikodelikoak zorabiatu arte. Izugarria zentzu guztietan.

Hotei Tomoyasu: �Battle Without Honor Or Humanity�
Tomoyasuk orain hamar urte konposatu zuen pieza hau yakuzei buruzko pelikulen omenez baina David Holmes-en azken lanak bezain modernoa ematen du. Askorentzat filme osoko izarra.

The 5.6.7.8�s: �Woo Hoo�
The 5.6.7.8�s japoniar neska taldea urteko aurkikuntza izan daiteke. Pelikulan bertan azaltzen dira �Woo Hoo� rockabilly arina askatuaz aretoa apur bat biolentoa jarri aurretik.

Meiko Kaji: "The Flower Of Carnage"
�Lady Snowblood� pelikulatik hartutako balada. Tarantino, japoniar zinearen miresle amorratua, berehala konturatu omen zen Uma Thurman-en mendekuak musika hau behar zuela.


kill bill
David Carradine, Bill izenez ber bataiatua izan den �matxinsalto txikiak� elkarrizketa batetan aipatu zuenez, Tarantinok kill Bill-en harira beste bi film egiteko asmoa du. Bata animaziozko filma izango litzateke eta denboran atzera egingo luke. Bigarrenak etorkizunera egingo luke bidaia eta Kill Bill �eko protagonisten seme-alabak izango lituzke protagonista.