hurrengoa
soinumapa    Soinumapa proiektua fonografian oinarritzen da. Gure inguruko hotsak jaso, eta grabazio horiek modu askean konpartitzeko saiakera da. Espazioa eta denbora konkretu batean egindako grabaketa horiek errealitate zehatz horren soinua jartzen dizu eskura (belarria, kasu honetan). Soinuari gutxi erreparatzen badiogu ere, proposamen interesgarri ugari dago zentzumen honen inguruan. Adibidez, www.soundtransit.nl guneari esker, soinu-bidaiak egin daitezke abiapuntu bat aukeratu eta helmuga bat ezarriaz. Soinumapa proiektu irekia da; edonork entzun ditzake bertako soinuak, edota norberak egindako grabaketa zintzilikatu.