laburrak
hurrengoa

jugoslavia monumentala

Jan Kempenaers-ek bilduma berezia osatu du garai batean Jugoslavia izeneko herrialdean barna egin duen bidaian ateratako argazkiekin. Titoren garaian eraikitako monumentuen bilduma egin du. Guda eremuetan eraikiak gehienak, ukaezina da soldaduen eta gertaera militarren omenez egindako arkitektura eskultoriko hauen berezitasuna.

hurrengoa

uda oinetan

Azken urteotan, sasoi beroa gerturatzen denean, txankletak, gure oinetako lehen bi behatzei besarkatu eta kalera ateratzen dira. Karramarrotan aritzeko plastikozko sandaliak ez dira apenas ikusten, eta espartinak ere garairik onenean ez daudela esango genuke. Espartinazaleak izanik, begi onez ikusten dugu moda marka batzuk oinetako berezi hau berreskuratu eta berritzeko egiten ari diren ahalegina.

hurrengoa

monegros 18/07/09

Desertuko jaialdia bueltan da. Dantza eta musika elektronikoa nagusi izaten den jaialdian, aurten, hip-hop estilo ezberdinak jorratzen dituzten lau proposamen berezi izango dira hautsa harrotuko dutenak: Calle 13, Tego Calderon, La Excepcion eta Tote King Band. San ferminetako ajea pasatzeko modu hoberik ez zaigu bururatzen.

hurrengoa

doctor parnassus

Terry Gillian-en azken filmak ez du banatzailerik aurkitzen. Inork ez du Doctor Parnassus filma estrenatu nahi, Gillian-ek eskatzen dituen kondizioekin behintzat. Honez gero, Monty Python ohiaren azken harrikadak bidaialagunik ez topatzeak ez gaitu harritzen. Askotan iruditzen zaigu Gillian-ek nahita sartzen duela hanka aurrean jartzen zaizkion putzu guztietan. Heather Ledger-en azken filma ikusteko, ziurrenik DVDra edo sarera jo beharko dugu.

hurrengoa

euskal herria zuzenean, uztailak 3-4-5

Aurten Heletan ospatuko den EHZ jaialdiaren programa mundiala iruditzen zaigu. Bertoko talde berritzaileak kanpoko izenekin batzeari formula ederra deritzogu. Besteak beste, Borrokan, Deabruak Teilatuetan, Sparteens, Willis Drumond, Zura eta Moxkorri-k, Bellrays, Seun Kuti, Emir Kusturica & the No Smoking Orchestrarekin edo Beat Torrent-ekin batera entzuteko eta ikusteko aukerak merezi du.

hurrengoa

gorputza 90 grados

Donostiako Noventa Gradosek ekimen interesgarria antolatu du LiquidDocks estudioarekin batera. Gorputza kontzeptua ardatz hartuta, urte osoan zehar hainbat erakusteka eta ekintza antolatuko dira Donostiako alde zaharreko kale nagusiko gune berezi horretan. Ekimen horren helburua ez da sorkuntzaren emaitza soilik erakustea, baizik eta emaitza horretara iristeko beharrezkoak izan diren prozesuak eta pausoak ere nolabait erakusgai jartzea.

hurrengoa

vanpire street art

Street art edo kale-arteak ez du mugarik. Grafitiaren enborretik hamaika adar ezberdin eta kimu berri jaiotzen da une oro. Eta marka eta negozio azkarrek ikasi dute hori profitatzen. Hementxe duzue, originala eta dibertigarria izateaz gain, oso erabilgarria iruditu zaigun kale iragarki bat. Sekula ez da jakiten non azalduko zaizun banpiro bat ...

hurrengoa

behikaka uztailak 26

Nafarroako Gobernuak diru-laguntza ia osoa kendu dio Xorroxin irratiari. Murrizketa horrek eta krisiak bultzatuta, dirua biltzeko modu xelebrea aukeratu dute. Xorroxin irratiaren egoitzaren aurrean dagoen zelaia 4.000 laukitxotan banatuko dute, eta bakoitzak zenbaki bat izango du. Antolatzaileen asmoa 4.000 zenbaki horiek saltzea da. Hiru behi askatuko dituzte zelai horretan, eta behiak kaka egiten duen laukitxoaren jabea izango da sariaren irabazlea. Yoko Onok sinatuko luke "performance" eder hau!

hurrengoa

andoaingo III. rock jaialdia ekainak 20

Andoainen eztanda soniko batekin eman zaio ongietorria udari azken hiru urteetan. Jaialdietarako bonoak saltzeko trikimailu ugari ikusten ohituta gauden garaietan, Andoaingo Rock jaialdiak ez du horren beharrik. Jotzen duten taldeak erakargarriak direlako batetik, eta jaialdia debalde delako, bestetik: beste batzuen artean, seƱor no + roy loney, chesterfield kings, capsula...

hurrengoa

kontrako olatua

Izen hori jarri diote Donostiako Zinemaldiko arduradunek aurtengo ediziorako prestatu duten atal ikusgarriari. Nouvelle Vague korronteak Frantziako zinemagintzan izan duen eragina nabarmena izanik, bada korrontearen aurka edo zeharka igeri egin duen zinegilerik. Eta esatea subjektiboa bada ere, kontrako olatu horrek azken hamarkadetako filmik interesgarrienak ekarri dizkigu. Begiratu, bestela, filmen zerrenda Zinemaldiko webgunean.

hurrengoa

kafea eta galletak

Diskoen entzunaldiak egiteko asmoarekin jaio zen Kafea eta Galletak proiektua. Hasieran, musikazaleak bildu egiten ziren diskoak entzutera. Baina, modu naturalean, beste egitasmo batekin hasi ziren. Hainbat artistek beste talde baten kantuak hartu eta emanaldi xumeak egin izan dituzte. Zeintzuk? Sar zaitez
www.blogari.net/kafea

hurrengoa

nire bizitza gaizki marraztua

Gipi komikigilearen lana maite dugu, eta miresten ere bai. The balde jarraitzen duenak badaki hori. Eta gure gozamenerako, marrazkilari italiarra komiki berri eta berezi batekin itzuli da liburutegietara: la mia vita disegnata male. Komiki-diario moduko honetan, Gipik beste behin liluratzen gaitu bere estiloarekin. Ezer gertatzen ez denean zenbat gauza gertatzen den inork biano hobeto islatzen dakien artista.