laburrak
hurrengoa

NOMAGAZINE

Sarean topatu genuen, eta orduztik, maitale platonikoen moduan ale berria guer pantailetan noiz azalduko zain egoten gara. Nomagazine. Aldizkaria ez den aldizkaria.

hurrengoa

AMA SAY 10 URTE

Hamar urte igaro dira euskara eta ingelesa nahastuaz kantatzen zuen Euskal Herriko talde thebalderoenak bere lehendabiziko diskoa atera zuenetik: "Ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen" (93). Gero zuzeneko "No Iz pop" (94) singela etorriko zen eta ibilbideari "Say ama" (94) disko bikainak jarri zion epilogoa. Talde kuttun honen zaleak ez gara hamaika, ama say gara...

hurrengoa

BMW FILMS

Iaz ekin zionten BMW-koek laburmetrai ekoizpenei. Aurtengo denboraldiko filmak honezkero ikusgai daude. Besteen artean David Fincher, Ang Lee, Won Kar-way, Ridley Scott, Guy Ritchie eta IƱarrituk euren film laburra egin dute. Kondizio bakarra: Bmw kotxea eta Clive Owen aktorea gidari gisa azaltzea. Filmak mundialak dira. Ez duzu sinisten?, ah eta ez ahaztu gerrikoa...

hurrengoa

TIKI-TIKI WAY OF LIFE

Anti-christmas horietako marmarti bat zarela? Bi aukera: plazan jarri duten jaiotza harrikatu edo tiki-christmas-a antolatu. Ozeano Pazifikoko uharteetatik edaten du tiki-kulturak. Tiki kulturan murgiltzeko ezinbesteko gunea testu honen amaieran. Alkandora hawaianoak, surf tabla kotxean, kokteleria ikastaro azkarra eta jarrera cool-a. Eta tiki-gabonetarako prestatu ostean, orain nahi baduzu, poltsiko bete harri joan plazara eta...

hurrengoa

DEMIAN5 BERRIZTATUA

Aspaldi aipatu genuen demian5 webgunean inoiz egin den interneterako komiki hoberenetariko bat zela. Demianek komikia orriaren formatuaz askatu eta internetek eskaintzen dituen baliabidean ezin hobeki erabiltzen ditu. Demianen webgunean ez da mugimendurik egon urtetan, baina aldaketa nabariak egin ditu berriki. Dauden komiki berri hauek eta urte baten buruan jartzen dituenak irakurtzeko 3 dolar ordaindu beharko ditu. Bai, 3 besterik ez.

hurrengoa

TRINEO EXTREM

Gizakiak elurra deskubritu eta segundo gutxira asmatu zuen ipurdi-trineoa. Gero animaliak domestikatu eta trineo espezializatuagoak asmatu zituen. Egun, gure mendietako pistetan ere ikus ditzakegu hainbat musher txakurrek triratutako koadrigetan. Guri ordea, Calvin-i bezala tigreak zakurrak baino gehiago gustatzen zaizkigu eta ipurdi-trineoa erradikalagoa iruditzen zaigu. Eski estazioetan trineoarekin ibiltzea debekatu badute zerbaitengatik izango da.