paper nagore telleria
hurrengoa

la ascensión del gran mal

david b. · sins entido

Igandeetan El Mundoko gehigarria hartzen dutenentzat. Maitena gustatzen ez zaienentzat. Dena duten galtzaile makrobiotikoak agertzen dira. Aurreko bizitzan pobreak ziren pertsonak ere bai. Frantzian orain bost urte argitaratu zuten. Orduan ez dakit zeini gomendatuko niokeen, orain bai: maitasun deklarazioa etxeko giltzak ematea, ama aurkeztea edo autoa uztea baino gehiago dela pentsatzen dutenei. Benetako deklarazioa telefono mobileko deiak erantzuten uztea dela pentsatzen dutenentzat.

hurrengoa

eguraldiaz hizketan

mikel peruarena ansa · elkar

Idazleek sufritzen dutenean poema ederragoek egiten dituztela pentsatzen dutenentzako. Liburu honetan askoz ederragoak dira jada sexurik ez dagoeneko amildegi ertzeko poemak. Bakarka izararen aurka itotako uluak musuak baino estetikoagoak diren bezala. Anari, Dut, eta irratia dira bertako soinu bandak. Paisaiak berriz, eskutik helduta bisitatutako leku bakartiak eta zine aretoak. Tarteka kanta herrikoiren bateko bertsoren bat ere bai, baina estribilorik gabe.

hurrengoa

bookcrossing

Liburuzaleen rol jokua. Irakurtzen ez dutenek ere hartu dezakete parte. Liburua hartu, fitxatu eta ezkutatu. Artikutza, Bardeak edota Gaztelugatxeko haitz arte batean. Arriskua gustoko dutenek poliziak erregistratzeko moduko tokietan ere ezkutatu ditzakete, aireportu, banketxe edo bestelakoetan. Nahi den lekuan. Liburuaren kokapenari buruzko datuak eta komentarioak Bookcrossing.com helbidean aurkituko ditugu. Espainian 5000 liburu daude momentu honetan norbaitek jaso zain. Euskal Herrian, honetan ere ez dugu zentsu daturik.

hurrengoa

linterna magica

ediciones de ponent

Jorge Zentner-en kontakizunean, zazpigarren artea deskubritzen duen haurraren gora beherak kontatzen zaizkigu. Kioskoa, laban jaurtitzailea, itsasontzi fantasmak eta marinel tatuatuak. Sergio Moraren ilustrazio ederrek argitzen dute linterna magikoa. Liburu bitxia eta edizio zaindua. Altxor txiki bat, altxor beharrezko bat.