• 1
  • 2
hurrengoa
heroi berriak komiki orriotan txo!?   Egunotan kaleratu dute Aritz pelotariaren Nayarit-eko altxorra komikia. Arazo unibertsalei aurre egiten dion euskal heroi bat izateko grinarekin jaiotzen da Aritz. Joxe eta Eiderrekin batera han hemenka hamaika abentura bizitzeko prest eta mundu osoko jendea ezagutzeko gogoekin. Pello Gutierrezek idatzita eta Daniel Redondoren marrazkiekin (kolorea Iban Astondoaren esku), Jean François Sauré argitaletxearen eskutik etortzen zaigu. Eta, nola ez. Frantziar komikiaren modurik tradizionalaren formatuan; tapa gogorreko albuma. Hirukote honen lehenengo abentura Mexikora eramaten gaitu, Huicholen ondora, eta bertan izanen dugu hauen bizimodu eta tradizioen berri. Baina hau hasiera baino ez da. Bai marrazkilaria eta gidoilaria bat datoz; bizitza luzeko pertsonaiak izanen direla eta oraingoz ez daude guztiz garatuak. Abentura bakarrean ez autoreek ezta irakurlegoak ere ez dute Aritz Jose eta Eider ezagutuko. Danielek erraten digun bezala marrazten zoazen ehinean pertsonaiak ezagutzen zoaz. Pixkanaka gero eta gehiago identifikatzen zara haiekin (beno Danielek Joxe nahiago omen du gizatiarragoa delako) eta zure pusketa bat ematen diozu. Hortaz pertsonaiek ez dute emateko duten guztia, hasiera baino ez da.

Pelloren esanetan izugarrizko ilusioa egin zion Jean Françoisek eta Danielek deitu zutenean, hark txikitan Danielen marrazkiak hartzen bait zituen eredu marrazten ikasteko. Egia izanda gogotsu ikusten zaie bakoitza bere arloan lanean.Ikusi dezagun nolako abenturak eskeintzen dizkigun hirukote honek. Hirukote honen lehenengo abentura Mexikora eramaten gaitu, Huicholen ondora, eta bertan izanen dugu hauen bizimodu eta tradizioen berri. Baina hau hasiera baino ez da. Bai marrazkilaria eta gidoilaria bat datoz; bizitza luzeko pertsonaiak izanen direla eta oraingoz ez daude guztiz garatuak. Abentura bakarrean ez autoreek ezta irakurlegoak ere ez dute Aritz Jose eta Eider ezagutuko. Danielek erraten digun bezala marrazten zoazen ehinean pertsonaiak ezagutzen zoaz. Pixkanaka gero eta gehiago identifikatzen zara haiekin (beno Danielek Joxe nahiago omen du gizatiarragoa delako) eta zure pusketa bat ematen diozu. Hortaz pertsonaiek ez dute emateko duten guztia, hasiera baino ez da.

Pelloren esanetan izugarrizko ilusioa egin zion Jean Françoisek eta Danielek deitu zutenean, hark txikitan Danielen marrazkiak hartzen bait zituen eredu marrazten ikasteko. Egia izanda gogotsu ikusten zaie bakoitza bere arloan lanean.Ikusi dezagun nolako abenturak eskeintzen dizkigun hirukote honek.