hurrengoa
txantiloiak... zu zeuk egin    Beste ihardueratan bezala, grafitia eta kaletan margotzeko erak garatzen doaz, agian gehiengoa baino azkarrago, inmobilismora derrigortzen duen arrazoi komertzialik ez duelako. Azken bolada honetan txantiloien erabilera gero eta zabalduago dago, nahiko ezagunak egin dira horretan dabiltzan hainbat artista (ikusi estekan txantiloien gurua) eta hainbat aldizkaritan ikusi izan dugu honen berri. The balden zu zeuk txantiloi grafitiak nola egin erakutsiko dizugu bost pausu azkarretan. Marrazki bat aukeratu; kasu gomendio hauei:
• Ez da komeni marrazkiak zati beltz gehiegi izatea. Beltza "hutsunea" da txantiloian eta beltza askorekin txantiloia ahulegi geratuko da seguruenik.
• Ez daitezela egon puntu edo zonalde zuriak beltzez inguraturik, beltza hutsunea bada... nola mantendu txantiloian zonalde zuri hori hutsunez inguratuta bada?
• Ziurrenik marrazkiak zertxobait aldatu beharko duzu edo eta marrazki mota aproposagoak bilatu beharko dituzu.

Hurbileko inprimategi batetara joan eta eskatu bertan fotolitoak egiteko erabilitako azetatoa (erabili ostean zakarretara joaten da). Inprentarik ez etxe ondoan? hartu gosariko zerealen kutxaren kartoia.

Marrazkia duzun papera azetato azpian jarri (kartoiarekin bazabiltza hobe duzu gainean itsatsi) eta marrazkia jarraituz moztu kontu handiz. Hobe duzu ongi zorroztutako labana edo kuterra erabiltzea bestela... ufa! Botako duzun izerdiaz gain marrazkia baietz trakets ageri!

Kalean zaudelarik txantxiloiak ez du paretara itsatsi nahiko, temati jartzen dira askotan. Margolariek erabiltzen duten itsasteko zinta erabili dezakezu, moztu zati txikitan eta itsatsi zure jakaren barrualdean, behin lekuan zaudelarik zinta mozten ez ibiltzeko... Pijoena zarela? Ba erosi maketatzaileek erabiltzen duten spray pegamentua eta emaiozu txantxiloiari paretan jarri aurretik. Kasu! Maketatzaileek erabiltzen duten jarri eta kentzeko pegamentu hori izan behar du, bestela txantxiloi gaixoa paretan geratuko da, betirako.

Txantxiloia eramateko karpeta antzeko bat prestatu dezakezu edozein kartoirekin eta kasu ibili bertan lehortzen bada gaizki pasatuko baituzu txantxiloia berreskuratzen. Jendeak trikimailu ezberdinak erabiltzen ditu txantxiloiak eramateko eta disimulatzeko, hala nola: pizza kutxa bat hartu eta azpiko zatia kenduta itsatsi horren ordez txantxiloia, goiko aldean pizza kutxa normalaren antza izango du, baina behin paretan kokatua ireki eta barruan spraiarekin pintatzen baduzu... et voilá! Gero pizza kutxa itxi eta afari goxoaz gozatzera.

Ah, eta argi izanen duzu honezkero guzti hau zure etxeko salan pintatzeko komentatu dizugula ezta?