• 1
  • 2
hurrengoa
biziraun!! the balde   OKUPGRAF (Artelekurekin bateginiko proiektuak), 20 pertsona edo talde gonbidatu zituen joko batean parte hartzera. Joko hori, funtsean, beren ikuspegi pertsonaletik, testu, irudi, marrazki, edo zeinuen bidez, ondoko lelo honi erantzutea zen: "biziraupenerako kartelak lehen munduan".
Kartelak Donostiako Bretxa azokako paretetan jarri ziren. Okupgraf-ek proposatutako leloak, ikuspegi eta irakurketa anitzak izan ditu. Preziatzen den kartel oro kaleko paretetan jarria izateko jaio da. Kartel hauei ere kaleak ematen die zentzua. Erakusketatik haratago joanda egunerokotasunean txertaturik egon dira lehen munduan bizirauteko 20 proposamenak. Kaleak gainera, kartelen egileen begiradari berea erantsi dio. Eta horren froga graffity okupek okupatu dituzten kartelak (Okupgraf kontzeptuari biribiltasuna emanaz). Labanek ere urratu dituzte hainbat proposamen eta azokako eguneroko jardunek zikindu eta usaina erantsi diete. Hiritarrak pareta bati begira egotera bultzatu dituen proposamen biziak izan dira.

Pasioan zebilen gizonezko batek Bretxa alboko tabernariari: "Nahiko errespetatu dituzte. Lehendabizikoz ikusi nituenean asteburua ez zutela pasatuko iruditu zitzaidan".

Garbiketa lanetan zegoen gizonak: "Ba nik ez ditut ulertzen... bueno batzuk bai...baina beste batzuk ez... zergatik galdetzen didazu?"

Azokako saltokian izaten den emakumeari entzun geniona: "Eskerrak hor dagoen hori itsua dela bestela egunero horren alboan lan egiteak....kar kar kar".

Biziraupenerako kartelak lehen munduan proiektuak bizirik darrai. Kartelak eta proposamenak helbide honetara bidal ditzakezue: