12 soka eta bat-bateko marrazkiak harkaitz cano & the balde
irudia
  • 1
  • 2
Bai gauza ederra idazle izan gabe idaztea. Hala behar du. Hala imajinatzen dut. Baina ni idazle izatera derrigorturik nago. Zergatik? Nork? Ez dakit, baina hala da. Eta niretzat ISTRIPUA da marraztea. USTEKABEAN sortzen den zerbait, adibidez oraintxe, eta ze gauza hederra den marrazkilari izan gabe marrazkiak (zirriborroak) egitea, argazkilari izan gabe argazkiak ateratzea. Derrigorrezkoa behar luke edozein diziplinatan dabilenarentzat, ideiarik ere ez daukan beste diziplina bat besarkatzea.

Nire boxeo goanteak emakumeen ile adatsekin lotu nahi nituen.
Erori eta
belarrari barre egiten zion boxeatzailea izan...
(Arthur Cravan, boxeatzaile eta poeta)