hurrengoa
isa suarez-en instalazioak, à trouble sens the balde   I  séverine dabadie, philippe laplace, lowell guéthary Euskal Herrian gaindi eta Hendaiako Abbadian berean hiri-soinuak, soinu naturalak eta lekukotasunak grabatu ondotik, Isa Suarezek interes berezia aurkitu die bizi istorio eta eguneroko arrabots haiek sortako sentsazioei. Gero, Antoine D ´Abbadie zientzilari, astronomo, esploratzaile eta linguistaren etxeko gauza batzuk bildu ditu eta itsasoa filmatu du lekuek, egoerek, topaketek edo eguneroko gertaerek adieraz ditzaketen errealitateak eta ilusioak hobeki aztertzeko, hauen ingurumena, denborazkotasuna edo inspiratzen dizkiguten sentimenduak kontutan hartuz. Orotara instalazio ezberdinak bidaia intimo, poetiko eta abstraktu bat eskaintzen diote ikus-entzuleari, errealitatearen eta ilusioaren inguruan. Kontakizunek, arrabotsek, bideo irudiek, bai eta ere instalazioak osatzen dituzten gauzakiek toki ezagun, irudizko eta urruti batzuetara eramanen dute bisitaria.

1-Transit vitae sicut fumus...
Jatorri eusko-irlandarra zuen Antoine D´Abbadiek Hendaian eraiki zuen jauregiko pareta batetan irakurri daitezke latinez idatzitako hitzok... Bizitza kearen moduan pasatzen da. D´Abbadie-ren zaletasun alkimikoei erreparatuaz, liburuak eta gatz paisai batean haren bizitza azaltzen dizkiguten ahotsak entzungo ditugu...

2-Hemengo itsasturiak
Itsasoa eta euskaldunak. Itsasoak eta zeruhertzak bat egiten duten eremuaren bideo proiekzioa. Egungo eta aintzinako marinelen kontakizunak bat egiten duten eremua...

Mariñelaren bentura
itsasoan sepultura
seculaco bere fiña
etcheraco herri miña.
(XVII. Mendeko amaierako Itsassoco Perillac bertso anonimoak)

3-Voices of the night
Iluntasunean eseri eta bat batean, Abbadiako, naturako eta euskal herriko egunerokotasunean txertaturiko elementuen hotsekin konposizio elektro-akustiko bat entzuten dugu. Soinuei esker, kaos beltzak zentzua hartzen du. Erritmoak gidatzen gaitu iluntasunean.

“O soinu xarmagarri
Inguruka ibiltzen dena
O gauaren ahotsak
Apal kanta ezazue! Apal kanta ezazue !
Apal kanta ezazue!"

Abbadia jauregiko egongelako habeetan idatzia den olerkiaren zati batetik hartua (“Syren” deitu bildumatik hartu olerkia).
Robert Buchanan aro viktoriarreko poeta eskoziarra.

4- Instalazio interaktiboak Hendaian.
Instalazio interaktiboa Hendaiako bi saltegietan: “Colette” perfumeria eta “Euskal harategia” (“Boucherie Charcuterie Basquaise”). Saltegien sartzean, ohiko tinbre doinuaren ordez, publikoak soinu naturalak eta ezagunak entzuteko parada ukanen du, kontestu berri horretan lekuz kanpo direnak. Itsas doinuak, behien muuuuak,....