laburrak
hurrengoa

ABIADURA HANDIKO KOTXE ANFIBIOA.

Egin dute. Nork ez du inoiz hondartzako inurritegia atzean utzi eta kotxea aparkalekuan aparkatzeko izerdiak ahaztuta, 5 martxa sartu eta kala isil bat topatu arte itsasotik jarraitzea pentsatu? Bi enpresa ingelesek egin duten kotxe honekin, Roger Moore, Bond katxondoak, Venezian Gondola batekin egin zuena egin dezakezu kotxe honekin. Tourmaleta igo edo Izarora olagarrotara joan. 160 km/ord. errepidean eta 50 Km/ord. ur gainean eta 220.000 euro inguruko salneurria.

hurrengoa

ITZULPENEAN GALDURIK

Abizen bat baino gehiago dela frogatu duen Sofia Coppolaren azkeneko lanak publizitatearen munduaren ikuspegi berezia eskaintzen digu. Bi estatubatuar Tokyon. Lo egin ezinik, hoteleko tabernan topo egiten duten bi pertsona. Bi arima galdu. Bi lagun, bi... Bi. Komikoa baino gehiago den Bill Murray handia eta emakume ederra bezain aktore ona den Scarlett Johansson.

hurrengoa

JOHNNY BE GOOD

Johnny Cash handia zendu da. Hil aurretik ordea lan eta lan aritu zen. Azaroan ehun kantu berritik gora izango duen kutxa bat argitaratzeko asmoa dago. Kutxan, kantu zaharrez gain, azken urteotan, lagun bereziekin grabatutako bertsioak izango dira, besteak beste Joe Strumer, Nick Cave, Will Oldham eta Fiona Apple... Bildumaren izenburua "Unearthed".

hurrengoa

ASCII... MODERNOEGIA BERRIA IZATEKO!!!

Ascii (American Standard for Information Interchange) karaktere sail estandar bat da. 127 karakterez osatua dago alfabeto ingelesak dituenak hain zuzen eta horretaz gain sinbolo ortografikoak eta espazio eremu bereziak ere barneratzen ditu. Eta hizkiak, hitzak sortzeaz gain pelikulatxoak egiteko ere balio dutela frogatzen digu ondorengo web orri bitxiak.