laburrak
hurrengoa

THE PIXIES ARE BACK

Boston hiriko taldea 93 urtean banandu zen bost disko argitaratu ondoren, eta azken hamabost urteotan izan den talderik eraginkorretako bat izan da. Black Francis, David Lovering, Kim Deal eta Joey Santiago kontzertu batzuk ematen aritu dira udan zehar eta disko bat ateratzeko asmotan dabiltza.

hurrengoa

AGROSKATE

1988. urtean Skateblack lagunak elkartu, patinetearen munduak zuen kutsu urbanikolatik ihes egin eta naturarekin batu ziren. Horrela sortu zen Agroskate-a. Ordu ezkeroztik, urtero bildu dira Gernikan agroskaterrak. Ez dira tribu bat ezta lau gurpiletako zaldunak ere. Indio eta bakeroak jan zituzten kanibalak baizik!

hurrengoa

OHAR ARTISTIKOAK

Bulegoan asper aspertuta ematen dituzun une horiek postitetan marraztutako zirriborroetan islatzen dira. Denbora galtzea ere artea dela ez al zenekien? Sarean, post-it orriak euskarri gisa erabili dituzten artistek euren lanak erakusgai jarri dituzte. Animatu zaitez zu ere... artista!

hurrengoa

DVD

Dvdak, filmaz aparte extra ugari izaten dituzte; egun daukaten salneurria justifikatzeko edo. Zuzendariek, formatuaren malgutasuna profitatuz, beraien film kuttunetan sakrifikatutako eszenak berreskuratzen dituzte. Kaka ugari aurkitu daiteke, baina sorpresak beti dira erakargarriak ez? Orain ordea, epaitegietan daude zuzendariak, haien DVD-tatik enpresa batzuk eszenak kendu eta moldatzen ari direlako. Zakilak, pistolak, aluak eta biolentzia ezabatzen ari dira. Zuzendariak, beraien lanaren ikuspuntua aldatzen dutela argudiatzen dute eta moldatzaileak, beraiek saltzen dituzten aparailuetan filmak, modu askotara, arrunta barne, ikusi daitezkeela erantzuten dute.

hurrengoa

THE BALDE X FESTA

Hamargarrena ospatu genuen... Eta kasu... ez dugu beste hamar zenbaki itxarongo hurrengoa antolatzeko.