Calle d'en robador www.benedictedesrus.com
irudia
ZJL. Zabor Jantzi Lapurrak. "Zaborrari jaten ematen dionak zaborrari emandakoa lapurtzen amaituko du". Hori esan zuen gure irudimenean soilik bizi den Sigyriyah poeta mistikoak. Beste hau ere bota zuen: "begiratu behi sakratuak... kaleko zaborraz elikatu eta zabor hori esne bihurtzen dute". Asmatutako gure guru-ari kasu egin eta jendeak zaborrari emandako jantziak lapurtzen ditugu guk. Zaborretako Wynona Ryder-ak gara. Baso urbanoetako Robin Hood-en moduan, pobreenek ere nahi ez dutena lapurtzen dugu gure probetxurako. Birziklatzaileak! oihukatzen dute moderno askok. Modan dagoen hitza da. Birziklatzea. Guk lapurtu egiten dugu ordea. Birziklaketan ez bezala, lapurretan badagoelako abenturarik. Handiak egiten garenean behi bihurtu eta zaborra esne bihurtuko dugu. Bitartean zabor jantzi lapurrak izaten jarraituko dugu...

ideia eta argazkiak: www.benedictedesrus.com
modeloak: mattheo eta lisa