• 1
  • 2
hurrengoa
daily talk liberiako arbela blogerra    Alfred Sirleaf bloglari analogo bat da. Bera da Monroviako erdialdeko Tumban Boulevard-eko ertz batean dagoen "Daily News" postuaren sortzailea eta zuzendaria. Duela urte batzuk ekin zion lan horri: egunkariak erosteko aukerarik ez zutenei edota hizkuntza ulertzen ez zutenei albisteen berri emateko modua asmatu zuen. Alfredek gogorarazten digu, askotan, sinpletasuna dela arrakastaren giltza. Argindarraren mozketek ez dute inoiz zintzilik uzten. Diru eskasiak bultzatuta, harreman sare bat sortu du inguruko jendearekin ahalik eta berri gehienak lortzeko, ahalik eta azkarren. Charles Taylor-en agintepean eraiki zuen Sirleaf-ek bere albisteen arbela gordetzen duen txiringitoa. Baina Daily Talk-ek bere albisteetako batean presidentea kritikatu zuenean, ejertzitoak eraikin txikia suntsitu eta Sirleaf kartzeleratu zuen epe labur baterako. Kartzelatik atera zenean, bere herrikideen laguntzaz, eta astebetean, berreraiki zuen Daily Talk arbela sostengatzen duen eraikina; 2005. urteko hauteskundeen aurretik izan zen, hain zuzen ere.Daily Talk irakurtzen duten liberiar ugari analfabetoa dira, horregatik, sinboloak eta irudiak erabili ohi ditu. Nazio batuetako kaskoak, jantzi militarrak, futbol afitxak, ur botila koloreztatuak gasolinaren prezioak azaltzeko... modu batera edo bestera, Sirleaf-ek bere mezua zabaltzen du. Publizitatea ere badu Daily Talk-ek. 5 dolar (liberiar) baliodu arbelaren azpiko aldean iragarkia jartzeak, 10, alboetan, eta 25, erdialdean. Ez du iragarki gehiegi izaten, baina aurrera egiteko moldatzen da. Etorkizunerako baditu asmo berriak Alfred Sirleaf-ek. Monroviako hainbat lekutan eta herrialdeko beste hainbat herritan ere Daily Talk arbel gehiago eraikitzeko asmoa dauka. Zortea opa diogu!