hurrengoa
janari txinarra supermerkatuan pekos pantxinet   Txinatarrei eta euren kuriositate gastronomikoari esker, egun supermerkatuak produktu exotiko eta bereziez gainezka ditugu. Ulertzen ez ditugun hitzez apainduta, mikrouhinean sartzeko prest eta fikzio zientzia formatuekin.... Txinan gastronomia tradizional ugari dago. Dieta zabala dute. Denetarik jateko gaitasuna dute, eta gainera elikagaiak estetika bereziaz aurkezteko ohitura jorratu dute enperadoreen garaietatik. Janaria prestatzen maisu izateaz gain, janari hau erakusten, gordetzen eta paketatzen abilezia berezia dute.
Guretzat modernitate ikur diren hainbat jaki, janaria kontserbatzeko modu izan da txinatarrentzat aitzinetik. Txinatar jatorria duen surimia adibidez horixe da: Arrantzaleek arraina soberan zutenean, egosi eta bolatxoak egiten zituzten gorde ahal izateko.
Txinatarrak elikagaien eraldaketa eta birziklaketan erregeak dira. Produktu ezberdin ugari lortzen dute oinarri beretxuekin. Emaitza, ahoan, duina izaten da beti. Sabelean ordea bestelako erreakzioa sortzen du. Zapore sustatzaileen barra-barrako erabileraren kalte ordainak...