hurrengoa
_GNU: uniberts o paralelo a_    Jabeduna. Itxia. Kopiatu ezin. Copyright-a. Beti ere enpresaren baimenarekin. Debekatuta, SGAE, BSA...
Honen guztiaren aurka datorkigu GNU mugimenduaren unibertso paraleloa, argi baitugu gizarte estandarrak eskein diezagukena ez dela inolaz ere guk gure mundurako nahi eta behar duguna. Horrexegatik denda berri bat ireki dugu estandar horretan. Matrix-eko erranaldi famatuarekin bat eginez: "Free your mind" Eta gure burua askatzeaz gain, softwarea bera ere askatu dugu. Honetan datza GNUren filosofia: ordenagailuetarako sistema libre bat izatea, irekia. GNU mugimendua, 1984an sortu zen, gero, 1991 Linus Torvaldsen Linux sistema eragileari esker fama mundiala hartzen hasia da. GNU mugimenduaren asmakizunik garrantzituenetariko bat da GPL (General Public License) lizentzia mota, lizentziek egiten duten kontrakoa berenganatzen duena: Askatasunak murriztu ordez bermatu egiten ditu:
GPL Programa Lizentziadunen Askatasunak: 0 askatasuna: Programa erabiltzeko askatasuna 1 askatasuna: Programa kopiatzeko askatasuna 2 askatasuna: Programa aldatzeko askatasuna 3 askatasuna: Programa berbanatzeko askatasuna (GPL lizentziapean mantenduz)

oharra: Idazki hau GFDL lizentziapean dago. Ikusi hurrengo orria xehetasun gehiagorako: