hurrengoa
freekuentziez ase!?!? fun-tsak   I  fun-tsak frreekuentziez. Aaaaaseeee.... frekuen......ffffff..
Irratia. Gutariko askorentzat irratsaio eta musikota kanporatzen duen gailu sinplea; informazioa eta kultura alternatiboaren zabalkunderako tresna ere bada, baina gutariko gehiengoari ihes egiten dio uhin hertziarrak bere baitan dituen aukera agortezinak.
1937. urtean ezagutu zuen munduak "la Radia" manifestua, futurismoaren oinarri eta Italian garatuko zen abangoardia mugimendu artistikoaren sustraia, Marinetti, Masnatta edota Fritz Lang alemaniarra eta bere Metropolis izugarriaren bultzatzaile izango zena.
1987. urteko abenduan ezagutuko zen -Austrian jaioa oraingoan- ¨La Radia¨-ren testigua hartzen zuen beste proiektua, KUNST RADIO. ¨La Radia¨-ren filosofiatik abiatuta gaur egungo beharretara egokitu eta irrati sormena bultzatuko zuen proiektua hain zuzen ere. Hilabetekaria den ¨on air¨ galeria horretan proiektu ezberdinak jorratzen dira, zuzenekoak nahiz grabatuak, baina guztiak irratia kontzeptu ireki, malgu eta garaikide baten ikuspuntutik abiatuta. Proiektu honen bultzatzaileak bideo sormena, musika, literatura eta beste hainbat disziplinetatik abiatu eta RADIO ART kontzeptua osatu zuten.

"ARTSAT" bezalako proiektuei esker, Richard Krieschek, MIR estaziora bere eskuaren bideo irudi bat helarazi zuen irrati uhinak erabiliaz. "Razionalnik"- eko nazioarteko partaideek, bapateko musika kontzertu bat eskeini zuten, telefono sarera sartu eta hau Soviet Batasuneko telekomunikazio estazio batetara konektatuaz. Orduztik, sobietarren ejertzitoak abandonaturiko estazioak, KUNST RADIO-k berziklatzen du beste erabilpen, esperimentu eta soinu proiektu ezberdinak garatzeko, mundu osoko erakunde ezberdinekin batera (unibertsitate, arte galeria, museo, irrati libre,...).

"Wireless"
Uhinen erabilpena ere beste proposamen berritzaile baten oinarria da. "Wireless" ziberespazioari begira jarritako proiektua da. Hiritarren sare libre bat, empresa mundutik at eraikita eta globalizazioaren aurkako mugimenduan errotuta. Lotura hiritarrak, thebaldekoak, uhinez batuak. Etorkizuna hementxe da eta irratiari esker izango duzu haren berri, entzungo duzu... Adi egon!!!

ACOUSTIC SPACE.LAB
AS.L, Irbene (LATVIA-n) jaiotako proiektu bat da. Sobietar ejertzitoak abandonatutako 32 metro altuerako antena batean. Internet eta irrati horizontalaren kontzeptuak garatu eta "Extended radio" kontzeptuaren iragan eta egunerokotasuna aztertzen ditu. AS.L, artista, ingeniari, zientzilari eta aktibista mediatiko ezberdinen arteko kolaborazio proiektu bat da.
Helburua, plataforma multidisziplinar bat eratzea da non soinu eta eremu akustikoen potentzialak neurtu eta irrati uhin eta datu jarioaren arteko harremanak ikertuko diren.