skunk funk a lot!
irudia
Askok dio, gure bildumek estilo oriental modernoa dutela. Jantzi batzuk erreferentzia zuzena dute Txina, Japonia edota Indiako arropa tradizionalekin, baina beti ere Star Treck kutsuko ukituarekin. Sekula ez gara mugatzen eremu bakar batetara. Herrialde ezberdinetara egindako bidaiak inspirazio zuzena dira. Mundu osoko arkitektura, eskultura, jostailu, jantzi, uniforme eta bitxikeriei arreta egin eta forma eta kolore horiek gure diseinuetara eramaten ditugu.

Gure jaioterri ezberdinek ere ziurrenik ezartzen dute zigilu propioa. Arropa praktikoa egiten saiatzen gara beti ere tolestura propioa gehituaz: erditik, alboetatik, diagonalean. Jantzi eraldagarriak maite ditugu, erabiltzaileari aukerak ematea da gure helburua. Eta aukera horietan garrantzi handia dute kremailerek. Kremailera egileen maitatuenen zerrendan gaudela ziur gaude!
Erabiltzen ditugun koloreei dagokionez kontrastea izan daiteke definizioa. Koloreen konbinazioarekin jolastea gustoko dugu. Material eta inpresioekin berritzaileak izatea atsegin dugun moduan. Emakume bildumako formak femeninoak dira, streetwear kontzeptua modu zabalean hartuaz. Gure "bezeroak" nerabeetatik hasi eta 40 urte bitarteko emakumeak dira. Gizonezkoen bildumak ere estilo bereari eusten dio, akaso ausardia arinago batekin.
Hala ere jantzi ausartenek izaten dute arrakasta gehien azken sasoietan. Gizonezko askok eskatzen digu emakumezkoen modeluren bat taila handiagoan... Ziurrenik gizonezkoen bildumetan jarraitu beharreko tendentzia mozketa eta forma aldaketan ardaztuko da. Gure arropa ordea ez da muturreko tendentzia garaikideei begira diseinatzen.
Gure jantziak sasoi eta egoera ezberdinetan jantzi daitezke.
Egoitza Euskal Herrian badugu ere Portugal, Espainia, Britainia Handia, Frantzia, Irlanda eta beste hainbeste herrialdeetan present gaude.

modeloak: zuriƱe blas, francis kumi, txabi ruiz.
makillajea: olga cruz.
estilismoa: fernando iriarte.
argazkilaria: uxue montero.
ileapaindegia: marco perez.
ekoizpen laguntzaileak: txepe, andoni, mikel, anika, ana, litri