paper
hurrengoa

talatik tiroka

markoz zapirain·Elkarlanean

Bermeon bizi den irakasle irundarraren saiakera liburu honek lekuz kanpo harrapatzen gaitu. Lekuz kanpo, idatzi berri duen liburu honetan lotsarik gabe bere bizitzaz hitz egiten digulako, eta hori
gutxi balitz liburuaren azalean bere argazkia jarri duelako. Eta ez gaude ohituak horrelakoetara. Gure literaturak ez du honelako produkturik eskaintzen. Ausardia horregatik, eta idazlearen hausnarketa batzuei darien umore bereziagatik kontuan hartzeko liburua.

hurrengoa

el rival de prometeo

sonia bueno eta marta peiranoren edizioa·inpedimenta

Gizakia gizaki denetik jolastu du jainkoa izatera. Eta jolas horretan, jainkoak egin zuen bezalaxe, bere itxura berea izango zuten kopiak egiten hasi zen. Hasiera batetan irudikatze artistikoa soilik izango zena, apurka eta mekanikari esker, gizaki itsurako automatak bihurtuko ziren. Gai interesgarri honen inguruan idatzi eta hausnartu duten egile ugariren testuak bildu dituzte edizio eder honetan. Besteak beste Jacques de Vaucanson, E.T.A.Hoffmann, Edgar Allan Poe, Ambroise Bierce, Asimov, Phipil K. Dirck,...

hurrengoa

yo follé con fraga

roger·tmeo bilduma

Aipagai dugun komiki bilduma ez da berria (paperpapers-en ohi dugun moduan). Roger komikigile kataluniarrak ostean atera du ildo beretik doan bilduma berririk, baina hau aipatzea erabaki dugu. Roger.-ek errealitatea aztertzeko duen begi eta luma zorrotzagatik eta mendebaldeko zibilizazioak eman duen izenbururik onena jarri ziolako Tmeorekin atera zuen lehen bilduma honi.

hurrengoa

la mujer de verde

arnaldur indridason·rba

Europako Iparraldetik datorren nobela beltza modan dagoela ez du inork zalantzan jartzen. Mankellen Walllander inspektorea izan zen lehena eta gero Larssonen Millenium trilogia mediatikoa. Honek ateak ireki dizkie beste hainbat idazle eta istorioei. Horien artean Islandiatik datorkigun liburu hau. Eraikuntza lan batzuetan topatzen duten gorputz batek abian jarriko ditu garai ezberdinetan gertatzen diren bi istorio. Nobela beltz ezberdin eta interesgarria.