laburrak
hurrengoa

BLUETOOTH: KABLERIK GABE (WIRELESS)

Lehenengo ordenadorea izan zen. Gero monitorea; gero inpresora, eskanerra, zipa, rooterra, palma... Demagun sagu bat oparitzen dizutela. Orain saiatu saguaren kableari tiratzen. Zer gertatzen da? Ba beste kable guztien nahasmasak ez diola joaten utziko. Kableari helduko diote izain batek barizeak dituen atso baten hankari helduko lioken moduan. Dirudienez, kablerik gabeko teknologia hau bultzatu eta ekoizten duten konpainiak ados jartzen hasiak dira. Pastela nola zatitu adostu dute. Txin txin txin diruaren hotsa.

hurrengoa

BILBO HIRIA POP-ROCK LEHIAKETA

OperaciĆ³n Triunfo edo Popstars asmatu zirenerako, Bilboko Pop-Rock lehiaketak urte mordoa zeramatzan talde berriei aukera bat eskaintzen. 15 urte hain zuzen ere. Aurtengo edizioan 3 sail daude. Pop-Rock, Metala eta Joera Berriak gisa izendatu dutena. Ensaiatzen duzun lokaletik ateratzeko aukera baten bila bazabiltza badakizu.

hurrengoa

ATZAMARKATU ZELULOIDEA

Hip hop-aren jaiotzatik, gaur egunerako ibilbidea. Hori proposatzen du Scratch filmeak. Kaleko errima eta ahots perkusioetatik hasi, break dance-aren eztanda, binilozko diskoak, scratching teknikaren garapena, dj lehiaketak eta musika saio basatiak. Azken urteotan musikaren pertzepzioa aldatu diguten hainbat pertsonai azaltzen dira dokumental honetan. Mix Master Mike ( Beastie Boys) Rob Swift and the X ecutioners, Cut Chemist & NuMark (Jurassic 5), DJ Craze, The Bullet Proof Space Travelers, Babu ( Dilated Peoples), DJ Krush, DJ Premier...

hurrengoa

OLATUAAA!!!!

Espainiako Surf Federazioaren (FES) sorrerak ateak itxi zizkien euskal surflariei nazioarteko txapelketetan. EHSF-ak, epaitegietara eraman zuen FES-a, federazioaren hainbat artikulu konstituzioaren aurkoakoak zirela arrazoituaz. Audientzia nazionaleko 2002. urteko urriaren 16ko sententzia batek EHSF-ari arrazoia eman eta legez kanpo utzi du FES-a. Acero anaietako bati, zera galdetu zioten elkarrizketa batetan:
- Euskal selekzioa edo espainiar selekzioa?
Haren erantzuna, txapela kentzekoa.
- Biak. Baina bakoitza berean.

hurrengoa

LOU REED

Lou Reed-ek ekainaren 28an kaleratuko du "The raven" izeneko lan berria. Diskoa bikoitza izango da eta Edgar Allan Poe idazlearen obraren inguruko ariketa moduan aurkeztuko du New York-ekoak. David Bowie, Laurie Anderson, Ornette Coleman eta The Blind Boys of Alabama diskoan parte hartzaile izango dira.

hurrengoa

FINAL SCRATCH, IRAULTZA KABINETAN

Batek baino gehiagok biniloak dj-en kabinetatik desagertzea ezinezkoa izango zela aipatzen zuen bitartean klub desberdinetan CD erreproduktoreak ezinbestekoak ari ziren bilakatzen zegoeneko. Stanton konpainiak dj-entzat aukera berri eta berritzailea jarri du mahai gainean, Final Scratch. Sistema honek ordenagailu baten disko gogorrean gordeta dauden Mp3-ak pintxatu, nahastu eta kontrolatzeko aukera ematen du. Bi plato, bi binilo mutu (ezer ez baitago bertan garbatua) eta ordenagailuarekin konektatua dagoen interface bat aski dira Mp3 artxiboak nahasteko, betiko moduan baina binilo diskorik erabili gabe. 800 eurotan salgai.