bideojokuak I.A.
hurrengoa

sprintel cell azaroaren 22rako iragarrita. ubi soft

PS2ak Metal Gear 2a dauka eta Ubi Softekoek espioitza joko honen Microsoftentzako bertsioa iragarri dute. Tom Clancyk, milioika liburu faxistoide saltzen dituen idazleak egin du gidoia; terrorista zitalak eta marine humanistak barrabarra. Eguberrietarako Xboxen kanpainako danbate ko bat ziur aski.

hurrengoa

rarekoek xboxentzat programatuko dute bakarrik

Beste puxtarri bat Gates jaunarentzat. Ez dakigu nola, baina urtetan, Nintendoren jokorik hoberenetarikoen egileak diren Rarekoak erosi ditu. Beraz, hemendik aurrera bakarrik Xboxarentzat lan egingo dute esklusiban. 375 milioi euroko monopolio bat!!!

hurrengoa

steel battalion japonen agortu da

Xboxek ez du Japonian arrakasta gehiegi lortu baina Mechen (robotak) joko honek plazaratu dituen 20.000 unitateak berehala agortu dira. Bakarrik Xboxentzat aterako delako eta izugarrizko mando batekin gobernatu daitekeelako robota. Eraikuntzak txikituz zoazelarik, 2 palanka , 2 pedal eta 20 botoi ditu, bakoitzak bere funtzionalitateari eutsiz. Zein japoniarrek egingo lioke uko, Mazinger Z hauek gobernatzeko aukerari?

hurrengoa

star fox adventure cuben, azaroaren 22rako ere

Lehen esan bezala, Rarekoek Nintendo utziko dute. Tiraderak hustu eta joan aurretik ordea, azken arte lan bat eginen dute: Star Fox Adventure. Rarek egiten duen gehiena bezalaxe, itzela izango da. Nintendoren eguberritako izenik errepikatuena ziur aski. Izan ere, Zelda eta Metroiden bertsio berriak ez baitira 2003.urtearen hasiera arte iritsiko Europara. Japonian eta Ameriketan lehenago eskuratuko dute. Baina badugu eskuratzeko itxaropenik. Marco Polok Shanghaiko dendaren batetik edo Colonek Denverreko Megastore batetik ekarria bada ere.

hurrengoa

xbox 2 australiatik ikusi dute

Dirudienez Microsoftek bere kontsolaren bigarren bertsio bat atera du. Hemen saltzen denarekin konparatuz hauek dira diferentzia nabarmenenak: dvdak soinu gutxiago ateratzen du eta txip gutxiago omen ditu. Jakina, gaur egun segurtasun kopiak egiteko eta divxak zure Xboxean ikusteko erabiltzen diren txipak ez daude. Modu horretan, hilabete batzuetan Xboxaren inguruko pirateria saihestuko dutelakoan daude Microsoftekoak.

hurrengoa

house of death 3

Start botoia sakatu eta hasi dinbi-danba tiroka. Zombiak eta gure aurka datozen izaki oro akatzeko. Gureak egin du! Dagoeneko hilik zaude? Continue botoia sakatu eta hasi dinbi-danba tiroka. Zombiak eta gure aurka datozen izaki oro akatzeko edo gureak egin du!