Kukuxumusu, neguko bilduma 2002 mikel urmeneta / ramón arellano
irudia
Ezin izan nuen ekidin, berriro nire patiora ematen duen leihora atera nintzen. Izaki gogaikarria han zegoen, lurrean eserita, bular biluzian. Bere usainak bizilagun komunitatea betetzen zuen. Inkontzienteki, goiz bat gehiagoz, arropa armairuak bere ebidentzia usaintsua berriz aldarrikatzen zuen. Bilotsuak batzuetan maindire garbien usaina zuen, beste batzuetan tipula tortillarena, bestetan geranioaren zurtoin puskatuarena, aza egosiarena alditan. Egun hartan, pertsonaiarentzat barreak ogi usaina zuen. Aitortu behar dut neu ere hunkitu ninduela. Bere tripako tolesturekin jolasean hasi zen. Arnasa hartzerakoan eratzen ziren txoko, muino eta uhindurek jolas parke bat sortzeko beharrezko baldintzak betetzen zituztela irudikatzen zuen. Bere zilbor misteriotsutik ateratzen ziren, eta berak bere hatz txikiarekin ateratzera animatzen zituen, ehunka pertsonaiatxoen ilusioa asetzea erabakia zuen.

Tradizioari jarraiki, bere izaki etxekotuak launaka bere sabelaren azalean jarri zituen eta beste istorio batekin entretenitu zituen. Egun hartako istorioak kotoi gorriko milioika hari-zuntzen hegaldi migratzaileari buruz hitz egiten zuen. Neguz negu errepikatzen zen eta hari nahastuek jarraitzen zuten ero biluztu batek gidatzen zuen zeharbidea zen. Algazko ilea zuen gizonaren lasterketek, “zig-zag”eran, eta boladakako haizeak harizuntzak nahaspilatzea eta oso marrazki arraroak eratzea eragiten zuten. Sukarrak edo indigestioak jotako arratsalde batetik ateratakoak ziruditen pertsonaiak ziren. Besogirafak, tximino zutabeei entxufatutako bihotzak, ostikoz jotako katuak, otso transformistak, airean ehotzen doazen saguzar zentzugabeak.

Urtez urte, garai berean, gauza bera gertatzen zen. Mundu guztiak zekien zerura begiratzen bazen, ia ezinezkoa zela kopeta argitzea.

Modeloak: Dhaniel Gozni, Cris López, Adriana Sogtulakk, Constanza Sogtulakk, Joana Gerendiain.