hurrengoa
Kannabisa, sukaldean belar fin bezala pekos pantxinet   I  agustín sagasti Markopoloren idatzietan Babilonia zaharrean marihuanarekin egindako gurina prestatzen zen plater eta errezeta bitxiak egiteko. Marokon marihuanarekin ere Magoun izeneko konfitura egiten jarraitzen da. Paul Boules idazlea bere Tangereko etxean lagun guztiak Magounez estalitako ogi zigortuarekin gonbidatzen zituen. Gure gizartean kannabisa jantziak, paperak, botikak egiteko erabiltzen da, aintzinatik ikasitako eran. Noski, bere zeregin famatuena bere keak eta usaiak dastatzen da, Puro Habanoen antzera, baina azken hauek gizartearen sektore berezi batean ematen da, Gourmeten munduan batez ere. Batzuek dasta-papila xelebreak eta bereziak dituztelako eta gainerakoek snobismoarengatik bultzatuta. Guk zuek guztiontzat porroak bakarrik egin beharrean, belar fin usaitsu eta zaporetsua bezala erabiliko dugu sukaldean. Piper ahutsa, pipermina, canela ahutsa eta perrexilaren ondo ondoan kokatuko dugu. Mari deituko dugu sukaldarion artean.
Bi errezeta sortu ditugu. Lehenengo plater bat eta postre bat:

entsalada
Hartu rukula orri sorta bat, mostaza beste sorta, eskarola bihotz kizkur bat eta maria orritxo batzuk. Hauek gatza, ozpina eta maritxu olioz prestatu. Honen alboan ahate arraundiak (konfitatuak kontserban sartzen dituzte) jarri, zartaian azukre pixka batekin erre ondoren.

fruitu karpatxioa
Kilo erdi arau gorria, kilo erdi horia, mango heldu bat, laurden kilo bat marrubi, 2 udare. Hau dena hezurren eta azalaz garbitua, ontzi karratu batean sartu eta lau laranja zukua, limoi baten zukua, 100 gramo azukre eta ur baso erdi batean marihunarekin egindako infusio batekin busti eta kongeladorean sartu. Izozturik eta bloke bat egina dagoenean, moldetik atera eta mozteko makina batean fin fin moztu. Izoztuta jatea alaiagoa izaten da.

oharra
Mahirunaren bihotzekin egindako gurinaz diren errezetak efektu psikotropikoa izaten dute. Kontuz, beraz, kopuruarekin. Ostoaz egindakoak berriz jan lasai, gehiegi janda ere agian pirrileratxo bat izanen duzue.