laburrak
hurrengoa

MOBY-k prest dauka “play”-ren hurrengoa

Moby bere estudio lan berriari azken ukituak ematen ari zaio. Bere aurreako izan zen “Play” izenekoak lortu oihartzun berbera eragin nahian,. musikariak ia prest dauka “18” izeneko diskoa. Izenburuaren atzean dagoen azalpena ez du argira atera nahi izan ingelesak, baina ez omen da soilik CD-aren kantu kopurua. Oraindik data jakinik eman ez den arren, informazio guztien arabera “18” maiatzean izango dugu eskuartean. Orduan jakin ahal izango dugu nondik norakoak izan diren Angie Stone etaMC Lytek diskoan eduki duten parte hartzearen emaitzak.

hurrengoa

Donostiako 13. beldurrezko astea

Santiago Segurak burua galdu du. Edo moztu egin diote. Kontua da Donostiako beldurrezko asteak lanean jarri dituela bere agintera dituen zonbiak. Afitxe Psico-kistch-az gain, datorren ediziorako Germaniar espresionismoari eskeinitako zikloa eta, ohitura onari jarraituaz, "Perversa America Latina" bilduma eskeiniko dituzte. Gure inguruko zinemaldirik kuttunena abian da. Eutsi buruari.

hurrengoa

DJ SHADOWen lan berria

Sei urte bete dira “Endtroducing” izeneko lana argitaratu zuenetik. Jarraitzaileak urduri jartzen hasiak ziren DJ Shadow-en lan berriaren arrastorik jaso gabe, eta hau ikusirik japoniarraren konpainiak “The private press” iragarri du DJ Shadow-en disko berriak izango duen izenburu bezala. Dirudienez Josh Davis (DJ Shadow) lanean da egunotan lan berri honen abestien gainean eta urtea amaitu baino lehenago egongo omen da nahi duenaren eskura. Bide batez, jakitera eman dira ere disko berria osatu behar duten zenbait abestiren izenak: "Fixed Income", "Monosylabik" eta "Giving Up The Ghost".

hurrengoa

The balde jaiak

The Balderen 3. alea aurkezteko jaiak eginen dira Iruñean eta Bilbon. Iruñeko Artsaia Music Club aretoan Lif eta Kuraia taldeek kontzertua eskainiko dute apirilaren 26an. Bestalde, The Balde, Radiation Tours eta Intermusic-en artean antolatutako festan Steve Gamboa, Alain eta Gonzalo Djak izanen dira Bilboko Caos tabernan maiatzaren 5an gaueko 22.30etatik aurrera. Eta hau guztia, zure zapatak hausteko asmoarekin, uda iristear dago eta zapatillak jazten hasteko ordua duzu!

hurrengoa

Galileo big brother

Europak, 2007-8. urterako, 30 sateliteko botako ditu espaziora, “Galileo” izeneko satelite bidezko nabigazio sistema osatuz. Nabigazioa Programa honen atzean europako hainbat herrialdetako gobernu eta enpresa indartsuak daude. Hauen hitzetan, Amerikarren GPSaren monopolioa hautsita, denok pozez gainezka egon beharko ginateke. Prezioak behera ziztu bizian eta gure bolante atzetik aho goxo batek esango dizkigunak entzutera denok: «hurrengo bidegurutzean eskubira hartu eta 50 metrotara daukazu McDonalds-a, txapeldun». Big brother (ez nahastu “kabezon”-ek gidatutakoarekin) zuri begira dago, 60zmtako prezisioarekin.

hurrengoa

Kimuak laburmetraiak

Urtero bezala Euska Jaurlaritzak Kimuak izenpean Euskal Herrian egindako laburmetrai hoberenen selekzioa eginen du lan hauei bultzada emateko asmoz. Aurten ere gauza bera eginen dute eta 2001. urtean izandako laburmetrai esanguratsuenak batzen dituen bilduma aurkezten dihardute. Donostiako Antzoki Zaharrean lehen emanaldia eginen da apirilaren 19an. Ondoren, hainbat tokietara hurbilduko da egitasmo hau.