hurrengoa
Albert Pla, konbentzigarria eta ez oso konbentzitua robero herreros   I  alberto polo from LDNMtik Hiru urteko aldentzearen ostean, Albert Plak zuzenean ikustean egiten duen lehenengo inpresioa, utzi zuen puntuan jarraitzen duela da. Bere kantu berriek, ia denak gaztelerazkoak, gauzain despotikoez, ongia eta gaizkiaren arteko desberdintasunaz, mil hirian zehar paseatzeko alde egiten duten mila begi edo bihotzeko emaztegaiez hitz egiten dute. Horiek guztiak bere bost albumetarik edozeinetan sar litezke. Hau da, oso ongi daude. Oraingoan ezustekorik gabe itzuli da. Baliteke ezustekoak datorren apirilaren 23an argitaratuko den “Anem al Ilit” (Goazen ohera), katalanezko sehaska-kanten diskorako gordetzea. Ez du axola aurrera doan ala ez: Plak, gainerako kantugileen aldean duen abantailari esker, bere betiko estiloa ustiatzen jarrai dezake. Nola definitu? Ez da batere erraza. Arrasto batzuk ematera mugatzea hobe izango da. Pertsonaiak asmatzen eta interpretatzen jarraitzen du (beste batzuk bere pertsonaiari esker bizi dira). Gure gabeziak aurpegira kantatzeagatik txaloak jasotzen jarraitzen du. Adi egon da “Ho Sento molt” (1989), bere estreinaldiko diskotik. Inork ez bezala bereganatu du publikoa, are gehiago, publikoaren kopurua handitu du. Meritu handia da saltzen duena kontuan hartuz gero: poesia eszeptiko eta gordina. Show bakoitzean botatzen duen esaldi kutunetarikoak bere jarrera definitzeko balio dezake: "Ez dezagun geure burua engaina: ilargiak ez du dirdirarik egiten". Agian etxeko lanpasean (felpudoan) inprimatua du.

Zure disko berria gaztelerazkoa izango zela eta “Corazones” izena izango zuela irakurri nuen.
Bai, hura informazio desegoki bat zen. Nahiz eta horrelako izenik ez duen, “Corazones” zuzenean abesten dudan kantu bat da. Momentuz, aurkeztu ditudan gaztelerazko kantuak grabatzea ez dut aurreikusi. Sehaska-kanten gai hau egingo dut. Haurrentzako diskoa da. Lo egitera joateko kanten diskoa.

Ideia nola sortu zen?
Ba, nik kanturen bat nuen eta... beno, batez ere, nik neuk disko bat egiteko ideia izan zen. Bakarrik, musikaririk gabe, ekoizlerik gabe, instrumenturik gabe. Ezer gabe.

Zuri egindako elkarrizketetan Sisa eta Javier Kraherekiko izugarrizko gertutasuna eta konexioa nabari da. Hurbilen sentitzen dituzun artistak al dira?
Ba,... biak asko miresten ditut.

Zer da beraiengandik ikasi duzun gauzarik garrantzitsuena?
Javierrengandik... musikatik jaun baten modura bizitzea. Izan ere, neuk lan bera egiten dut.

"Musikaz jaun baten modura bizi" diozunean, nahi duzuna egiteaz eta hortaz bizitzeaz ari zara?
Beno, ez dakit Javier zehazki hori izango den, baina neuk erreferentzia gisa begiratzen diot (barre egiten du) eta interesatzen zait. Berak nola egiten duen lan, Javier Ruibalek nola egiten duen lan. Bere mundu profesionalaren barnean nagoela sentitzen dut. Niri Alejandro Sanzi buruz hitz egin diezadakete eta gustatu dakidake ala ez, baina ezagutzen ez dudan lana egiten du. Javier eta bion artean egon badago nolabaiteko paralelotasunik, baina nik egiten dudan leku beretan lan egiten du, erritmo berean ibiltzen gara...

Jabier Muguruzak antzeko zerbait dio...
Jabier Muguruzak gauza bera, nik bezala lanbide berean dihardu.

Bera bizitzaren aurrean tankerako moduan kokatzen den jendeaz ari da. Bere kasuan, Bernardo Atxagaz, Ruper Ordorikaz...
Ruper, Javier Ruibal... Ildo berean lan egiten duen jende pila dago.

Edonola ere, bera konexio estetiko hori azpimarratzen saiatzen da. Zeuk sentitzen al duzu sintonia hau Kraherekin, Sisarekin...?
Beno, erabateko lanbide sintonia da, lana gobernatzeko moduaren sintonia. Beraien adinera iritsi nahi nuke eta, nola ez, beraiek egiten dituzten gauzak egin, ezta?

Zure kontzertuetan barre egiten duen jendea mespretxatzea da oso jarrera atzekaria.
Bai, nire kontzertuetan barre egiteagatik haserretzen den jende asko dago. Kezkatu egiten dira, arduratzen den jendea dago. Ez kritikoen artean, soilik, baita publiko artean ere. Bada jendea Tom Waits berari gustatu eta pijo bati Tom Waits gustatzeagatik mintzen dena (barrea). “Zuri Manu Chao gustatzen zaizu? Izan ere, ez dut ulertzen, motel!” (barre gehiago). Ezin baita...(etsipen keinua). Horrelakoak gara. Izan ere,... horrelako gauzak esatea...

Horrelako jarrerek gogaitzen zaituzte?
Ez, niri berdin zait. Zer nahi duzu esatea? Autografo bat eskatzen dizutenean bezala da. Autografoa sinatzea lerdokeria bat dela konbentzitzen hamar minutu pasatzea nahi duzu? Edo, aurpegira begiratu ere egin gabe sinatzen duzu? Bai, horixe egiten duzu. Zergatik eman behar duzu autografoei buruzko iritzia, azkarrago sinatzen bada? Zergatik ezezko bat eman eta, gainera, zure bizitza adierazi? (barrea).

Zine eta antzerkirako aktore planik ba al duzu?
Zine eta antzerkirako planak niri egin egiten dizkidate, ez ditut neuk egiten. Plan bikainen bat duen norbaitek proposatu behar dit. Orain Joaquín Jordaren filme berrirako musika prestatu dut, baina ez dakit nola izango duen izena. Ez daukat ideiarik.

Musikak adina asetzen zaitu?
Lan bakoitzak bere zikloak ditu. Sehaska-kanten diskoa laster kaleratuko da, baina iaz grabatzen aritu nintzen. Zeure erara aritzea da gauza, ezta? Azkenean, beti gauza bera egiten duzu. Inor ez da leloa. Luz Casalek bi urte ematen baditu disko bat kaleratzen, jakina da ez dela bera hil delako izan.

Duela gutxi, kantuak egiten jarraitzeko zerk motibatzen zintuen galderaren aurrean, hau erantzun zenuen: "300 kilo eman eta egiteari utziko diot". Benetan, kantuak egiteari utz zeniezaioke?
Gutxiagogatik ere bai. Garai batean La Vanguardian iragarki bat jarri nuen: "Nire isiltasuna saltzen dut". Eta oraindik salgai jarraitzen du. Norbaitek 300 milioi pela ordaintzen badizkit, kantuak egiteari utziko diot.