laburrak
hurrengoa

THE BALDE'S PARTIES

Eskerrak: Atxó fun-fun taberna (durango), mimie la sardine (baiona), nicolette (iruñea), cairo stereoclub (gasteiz), etxekalte (donostia), dj makala, dj cubo, javi P3Z, bad sound system, dj zigor, dj tim o’nellin, jero garciafreska...

hurrengoa

iMac BERRIA

Applekoen iMac berriak hilabete batzuk daramatza merkatuan eta badirudi Steve Jobsen –apple izeneko ikuiluaren oilar erruleen oiloa– urrezko arrautza badabilela. Aurreko esperimentu “cubikoa” akats amaigabeengatik merkatutik kendu behar izan zutela ez dugu ahaztu behar. Oraingoan, diseinua esfera erdi batean oinarritzen da eta barruko iPotxek beldurra ematen dute: Cdak eta DVDak graba ditzazke; lanerako zein jolasteko txartela grafiko paregabea dauka eta nahi adina memoria. Soineko polit guztiek konplementuak behar dituzte eta pret-a-porter honek LCD pantaila dauka gorputzari artikulatuta eta “stereo dolby surround” “belarritako” pare bat.

hurrengoa

FLASH FILM FESTIVAL

Bartzelonan ospatuko den Flash Film Festival hiru egunetan zehar hainbat hitzordu izanen ditu teknologia digitalaren bidez sorkuntza lanaren ildotik. OFFF festival hau web orrialdeak, musika experimentala eta ikusentzunezko hizkuntza berriak jorratzeko sortu zen. Proposamenak on-line nahiz off-line aurkezten ahal dira Pompeu Fabra Unibertsitatean edo orrialdean:

hurrengoa

NAJWAJEAN BERRIRO ERE

Najwa Nimri eta Carlos Jean berriro elkartu dira. 1998an “No blood” diska elkarrekin egin ondoren, oraingoan Daniel Calparsororen “Guerreros” filmaren musika egiteko Najwajean egitasmoa berreskuratu dute. Cd berri honetako abesti gehienak instrumentalak dira eta gerraren soinuetan oinarritu da Najwa abestiak konposatzeko. Carlos Jeanek bere aldetik, programazio lanetan aritu da.

hurrengoa

SNOWSKATE

Inoiz pentsatu al duzu skatea elurran sartzea? Burtonek ere bai. Marka honetako fabrikatik atera den asmakizun berri hau bi taula ditu. Gainean skateko taula bat dauka eta behean elurratik irristatzen den beste taula estuago bat. Bi modelo desberdinetan merkaturatu duten taula honek ez dauka ez bota ez fijaziorik, rider-ari askatasun gehiago emateko asmoz.

hurrengoa

COLLATERAL DAMAGE

Iaz estreinatzekoa zen Arnold Schwarzeneggeren azken filma jada pantailaratzeko ordua heldu omen zaio. Filma berri honetan Gody Brewekeek bere familia galtzen du Los Angelesen bonba bat lehertu ostean. Ikerketa ofizialak ezer gutzi lortzen du eta protagonista Colombiako ohianean sartuko da The Wolf errebeldearen atzetik... Warner Bros. Picturesen azken plan hau arrakastatsua izateko aukera gutxi ditu.