bideojokoak
hurrengoa

son of liberty, metal gear solid 2

(ps2, x-box)

Bi soldadu kartzela zikin batetan Fox Haund-eko kide bat jipoitzen ari dira:
A soldadua- Kabroia hitzegin zak! TAPA!
B Soldadua- Nork bidali zaitu? TUMPA!
Atxilotua- Kojima! Hideo Kojima!
A Soldadua- Zein ostias da hori?
B Soldadua- Mmmm... Ez al da Konami-rentzat kriston jokoak egiten dituen alproja horrek?
Atxilotua- Utz nazazue edota Solid Snake ni askatzekotan bidaliko dute...
A Soldadua- TAPA! Ixil adi! TUMPA-KRAK!
B Soldadua- Gogorregi jo diozula dirudi... bai, astakirtena akatu egin duzu!!!
A Soldadua- Hobe! Honela Metal Gear 2-ra jokatzeko denbora gehiago izango dugu.

hurrengoa

shemmue 2

(dreamcast, x-box, ps2)

Lan Di putasemeak nere aita akatu ondoren Hong Kongeruntz abiatu da. Bera arrapatzeko asmotan, ni neu, Ryu Azuki mendekua lortzekotan bere pausoak oneraino segi ditut. Gauzak gaizki asi dira untzitik jeitsi orduko neraman guztia lapurtu didate.
Ikusi dudan jendeari galdezka asi eta arazoak gehitzen asi zaizkit. Diru berreskuratu beharrean lanean nahiz eta apustu jokoetara jo behar izan dut. Zeinen gogorra den etorkinaren bizitza! Eta hau asiera besterik ez da.
Yu Suzuki-k jokoaren egileak dioenez: “Joko hau etorkizunerako jokalarientzako opari gisa sortu dugu”. Shemmue-ren bigarren atal hau lehenengoa bainon askoze obeagoa da. 17 kapituloko saga hau (5 atal totalean) Xbox-en jarraipena izango du.

hurrengoa

return to castle of wolfenstein

(pc, x-box)

Willian Blazkowiz-en diariotik aterata.
Bigarren gudate mundialaren erdian botere izkutuak kontrolatzeko Hitlerren gogoa geroz eta handiagoa da. Gogoeta honekin tramankulu sakratuak aurkitzeko bere tropak munduan zehar barreiatu ditu. Wolfwenstein gaztelutik gertu zaldun beltzaren aztarnak topatu dituztela ohartarazi gaituzte. Majia beltzean sinetsi ala ez hara bidali gaituzte zer gertatzen denaren berri emateko.
Oraindik ez dugu ezer ikusi...
Orain dela bi ordu atxilotu gaituztela eta nere kidea torturatzen ari dira ondoko artikuloan. Utzi egin behar zaituztet, nazi putaseme batek gerturatzen ari da... baliteke hemendik ateratzeko izango dudan aukera bakarra izatea... jarraipena... zure etxean.

hurrengoa

jaialai

(pc)

Euskal pilotako simulagailua izenpearekin (simulagailu bat dela esateko behar diren pilotak agian?) eta 3D azeleragailua behar duen bideojoko honetan (non?) Josetxo Lizartzaren esatariak aurkitu dugun gauza hoberena da. Euskal pilotaren inguruan egin dan jokurik oberena dela beldurrik gabe esan dezakegu, hau bakarrik dago eta. Esandakoa, Estropadak edo Mendizaleak gustoko izan bazenituen, hemen daukazu orain Jaialai.