hurrengoa
izorratu zure bizitza uxeta labrit   "Beti gustatzen zaizue ezberdindurik azaltzea. Arrantzale eta mariƱelek, aingura daramate lepoan zintzilik edo tatuaturik... zuek ordea, beti ezberdinak izateko posturan elizea aukeratu behar duzue"

(Ikasle garaiko Tarragonako pisukide batek esana)
Herrialde primitibo ugariren adierazgarri izan da tatuajea. Sutik salto egindako txinparta batek azala zulatu eta bere marka bertan utzi zuenetik ezagutzen du gizakiak tatuajea. Gorputza apaintzeko modu mingarri hura, apurka-apurka garatzen joan zen. Euskal Herrian ez da tatuaje tradiziorik izan sekula. Primitiboak ginenean apaingarrientzako primitiboegiak ginelako ziurrenik eta kristatu bihurtu ginenean kristauegi. Gurera, ia herrialde guztietara bezalaxe, tatuajeak itsasotik iritsi ziren. Itsasgizonek euren balentriak azalean tatuatzen zituzten lurrekoek istorio horien berri izan zezaten. Itsasgizonen tatuaje klasikoak berdinak izan dira portu guztietan: kaskezurrak, enarak, aingurak, faroak, emakumeak,...
Hasera batetan kanpotik etortzen zena kopiatzen bazen ere, apurka gure ikonografia propioa, aberririk gabeko itsas gizonen eta urruneko tribuen sinboloekin nahastu egin da. Jakina da, Tattoo-ajea ez dela aspirina batekin pasatzen, eta beste hainbat bizioekin gertatzen den moduan, behin frogatuz gero, zaila izaten da gelditzea.
Horretan datza tatuajeen xarma... zurekin aldatu, zahartu eta hil egingo den gauza bakarra da. Azala tintaz orbantzeak, ekintza primitiboa izanik, adierazpen garaikidea ere bada. Modekin badu zerikusia eta askorentzat pitokeria eta atentzioa deitzeko beharra duten gizajoen kontua ere bada. "Gurea" eta "bertakoa" ez den ohiturekin gertatzen den moduan, tatuajearen munduan ere, azken urteotan, gurea ez den kultura baten onarpena eta bereganatze prozesu aberasgarria eman da. Nahiz eta zure ama, guzti honekin, ziurrenik ados ez egon.