hurrengoa
europa makurra koldo almandoz   I  txuma “Gizakiak, bere ahultasuna nabarmentzen duen gizaki oro gorroto du”.
(Chesterfield).
Chesterfield-ek primeran laburtzen du gure izaeraren puzleak duen pieza berezi hori. Ateetako sarrailetatik begiratzera bultzatzen gaituen ezkutuko indar hori. Eta zineak, begirada baten islada izanik, sentipen hori primeran islatzen du. Zinearen historiako hainbat pelikulek, gure bizio eta pentsamendu zikinenak azaleratzeko gaitasuna dute. Eta ez dugu gustoko, edo ez dugu gustoko zaigula onartzen behintzat. Eta gure sentimendu makurrak ezkutatzen saiatzen garen moduan, sentimendu horiek esnatzen dituzten zeluloide zatiak ilunpean mantendu izan dira.

Donostiako XII fantasia eta beldurrezko asteak horietako pelikula batzuk berreskuratu berri ditu. Erotismo soft-a, pornografia, biolentzia psikologikoa eta odola. Guztiak agerian. Eta guri, sekretuki bada ere, gustatzen zaizkigun moduan. Kalitate ezberdina eta motibazio zalantzagarria duten filmen artean bada harribitxirik: Bigas Lunaren "Bilbao", Benjamin Christensen-en "Haxan" (La brujeria a traves de los tiempos), Michael Powell-en "El fotógrafo del pánico" (Peeping Tom) edo Georges Franju-ren "Ojos sin rostro".
Europar Batasun higieniko garai honetan, oraindik badugu makurrak sentitzeko arrazoirik.