tomas ott... komikilari mutua
irudia
Suitzar honen komikiek ez dute hitzik. Beltzetik erreskatatutako irudiekin osatzen ditu istorioak. Ezinegona sortzen duten kontakizun laberintikoak izaten dira. Bihurgunez betetako gidoi sendo eta harrigarriki ongi lotuen bidez, oso bera duen estilo propioa garatu du bai marrazkiari dagokionean bai narrazioari dagokionean ere.
Eta bere lanen ezaugarri nagusia hitzen ausentzia izanik, isil gaitezen eta utz diezaiogun iluntasunari atzamarrez lapurtutako argiari mintzatzen.