roma
irudia
Posible al da hiri bat zenbakiekin idaztea? Roma bai. R-a 3aren zati bat izan daiteke, O-ak zeroarena egiten du; M-a biratutako 3 bat da eta A hizkia 4 zenbaki gisa balio du. ROMA-30 4. Italiako hiriburuan barna abiatu gintezke zifra eta zenbaki erromatarren erritmoa jarraituz. Hiria beste modu batean kontatzeko modua da. Hemen, Roma 1-etik 39-ra ikusten dugu, Constantinoren estatuaren behatz kementsuaren I zenbakian hasita Termini geltokian zain dagoen neska gaztearen 39. zenbakira arte.

Baina badira gehiago, Roma ez da infinitua, baina bada hiri eternala eta kontaketak Oskar Alegriaren webgunean jarraitzen du: