paper
hurrengoa

a fuego negro.

everest.

Donostiako A fuego negrokoek, euren lokalaren historia, euren sukaldaritza kontzeptua eta beste hainbat bitxikeria kontatzen dizkigute liburu honetan. Beste mila sukaldaritza libururen moduan pentsatuko duzue. Ba zorionez ez, Edorta, Iñigo eta Amaiak komikia erabili dutelako, testu labur eta argazkiekin nahastuta, euren ibilbide eta proposamenak kaleratzeko. Ausardia honengatik gure
liburutegiko apalean egotea merezi dute su beltzaren apostolu hauek.

hurrengoa

el eternauta.

hector g. oesterheld, francisco solano. doedytores.

Argentinako komiki lan sakratua. Diktadura garaiko metafora ederra egin zuen Hector Oesterheld gidoilariak lan izugarri honetan. Akziozko komiki belikoen marrazki estiloak irakurlego zabal batetara helarazi zuen. Gidoia guztiz berritzaile eta liluragarria da. Eternitatean zehar bidaiatzen den pertsonaia nagusiak bere historia kontatuko dio istorioan barneraturik dagoen gidoilariari. "Gau hartan elurretan hasi zen eta elur harekin kontaktuan jartzen zen oro hil egiten zen". Oesterheld gidoilaria, 1977. urtean bahitu zuten. Bere hiru alabak ere atxilotu zituzten. Orduz geroztik guztiak desagerturik daude, elur geruza batek estali izan balitu bezala...

hurrengoa

alondra.

dezsö kostolányi.byblos

XIX. mendeko idazle hungariar handienetakoa da Kosztolanyi. Eurekin bizi den alaba neskazaharra astebetez etxea utzi eta kanpora derrigorrez atera behar denean, hasten da liburua. Gurasoek, alabak utzitako tokia tristuraz bizi dute hasera batetan, baina berehala, etxetik ateratzen hasi eta jabetuko dira alaba zintzoarekin bizi duten gora beherarik gabeko bizitza osasuntsuaz gain badela plazer txikiez osatzen den beste "bizitza" bat. Familia barnean sortzen diren lotura eta dependentzia txikien aurkako manifestu ederra da Alondra.

hurrengoa

zinea eta literatura, begiaren ajeak.

harkaitz cano·elkar

Begia da irakurketan eta ikus-entzunezko sormenetan informazioa eskuratzeko erabiltzen dugun instrumentua. Egun begiek lan gehiegi egiten dute. Nekatu egiten dira gure errealitate gero eta bisualagoaren ondorioz. Zinea eta literaturaren harremanaz asko esan da. Asko dago esateko. Baina honez gero hain gaztea ez den idazle honek hausnartu eta esaten dituen moduan, liburu interesgarri honetan soilik topatuko duzue.