hurrengoa
the baldians: tallulah bankhead    1902. urtean jaio zen Alabaman, herrialde osoan ezaguna zen politikari eta militar garrantzitsuen familia batean.

15 urterekin hasi zen antzerkia egiten eta 16rekin edertasun leihaketa bat irabazi zuen. New Yorkera joan zen segidan, izebaren etxera, Broadwayn lan egiteko asmoarekin.

Zineman izan zuen bere lehen aukera, eta 1918an hasi eta berehala bihurtu zen zeluloideko izar.

Makina bat film egin zituen (hemen ez dugu tokirik, ez izan nagiak eta sarean begiratu).

30eko hamarkadan arrakasta lortu zuen Broadwayn. Hain zen famatua ezen Louisianako hiri bati bere izena eman baitzioten.

Afred Hitchcock-en gidaritzapean "Lifeboat" filmatu zuen. Filmaketan plano asko moztu behar izan zituzten barruko arroparik ez eramateagatik

Tallulah bisexuala zen, eta oso emakume aurrerakoia eta ausarta bere garairako.

"Aitak gizonengandik eta alkoholetik urrun ibiltzeko esan zidan, baina ez zuen ezer esan emakumeen eta kokainaren inguruan".

Damurik ba ote zuen galdetu ziotenean, zera esan zuen: "berriro jaioko banintz gauza berberak egingo nituzke, baina lehenago".

1968an hil egin zen, New York-en, neumoniak jota.