hurrengoa
kitsune:moda eta musika    Kitsune, Gildas Loaec frantziarrak eta Masaya Kuroki japoniarrak osatzen dute. Eta zer egiten dute Frantziar batek eta japoniar batek elkartzen direnean? Jantzi marka bat sortu, jakina. 2002an gertatu zen hori, Daft Punk taldearentzat lan egiten zuen Loaec-ek Kuroki kontratatu zuenean itzultzaile gisa. Talde frantziarrak japonian egin zuen biran gertatu zen.
Denda ireki zuten Parisen, baina ez zioten musika zaletasunari bizkarrik eman. Denda irekitzearekin batera, euren gustoko taldeen bildumak kaleratzen hasi ziren; musika dantzagarria egiten zuten, taldeen bildumen edizio txiki eta zainduak. Eta orduan egin zuen eztanda Kitsunek. Bat batean, cool izan eta uhinean egon nahi zuen orok eskuratu behar zituen Maison Kitsune bildumak. Hasierako edizio txikiak kopuruz handitu, eta Paristik mundu osora zabaldu zen bikote honen aukeraketa musikala. DJ globalak bihurtu ziren egun batetik bestera, eta, egun, 9. bilduma (2010) kalean izanik, dantzaleku eta klub moñoño orotan erreferentzia ezinbestekoa bihurtu dira Kitsunek proposatzen dituen elektropop doinuak. La Roux eta Digitalism bilduma honetan azaltzeagatik egin ziren ezagunak.

Kitsuneren kasua bitxia da, are gehiago, proposatzen duten musikak eta jantziek ez dutelako zerikusi handirik batak bestearekin. Euren musika aukera 15-30 inguruko jendearentzat dela onartzen dute, eta jantziak, ordea, ikutu klasikoagokoak eta jende nagusiagoarentzat direla. Baina guk ez dugu adin banaketa horietan sinesten. Egun, adinak ez du ia garrantzirik ez musikan, ez modan, ez beste hainbat arlotan. Parisen, Nouveau Ravers izenez dira ezagunak Kitsune moda eta musika konbinazioaren jarraitzaileak. 2010a, ezbairik gabe, Maison Kitsune-rena da. 2011k ekarriko du ¨mundua salbatzera datozen musikari eta moda diseinatzaile berririk¨... Cool izatea, definizioz, efimeroa izatea baita.
http://www.maisonkitsune.fr/