hurrengoa
argaz(ni)kiak    Argaz(ni)kiak proiektuakin hasi ginenean, Getxophotoko izpirituari eustsi nahi genion. Argazkiak kalean nahi genituen. Hiria eta hiritarrak gure proiektuaren partaide aktibo izan zitezen nahi genuen. Orduan, ikusleak erakusketara eraman beharrean, ikusleak erakusketaren euskarri bihurtzea pentsatu genuen. Horretarako, nikiak, kamisetak, erabiltzea iruditu zitzaigun euskarririk aproposena. Argazkiak nikietan inprimatu eta hiritarren artean banatu genituen. Niki euskarria aukeratu izana ez da ausazko kontua gainera. Aurtengo edizioan, aisialdia zen Getxophotoko kontzeptu orokorra. Musika kontzertuak eta jaialdiak azken hamarkadetako aisialdiaren zati garrantzitsua izan dira. Horien inguruan kultura oso bat sortu da. Eta kultura horren barne, musika idoloak kamisetetan eramatea eta zaletasuna erakustea ohiko bihurtu da. Moda fenomeno horri jarraiki, inguruko zuzeneko kontzertuetan argazkiak ateratzen jardun den Galder Izagirre argazkilaria gonbidatu genuen gure nikietako idoloak ¨tirokatzeko¨. Getxophoto eta SkunkFunk-ekin elkarlanean, ehundaka argaz(ki)niki banatu eta, eguberri oro mezua ematen digun teleñekoak dioen moduan, ¨pozez eta harrotasunez betetzen gaituen¨ egitasmoa izan da Argaz(ki)nikiak.