laburrak
hurrengoa

3D zirriborroak

3D teknika zaila dela pentsatzen duzuenontzat, hementxe hiru dimentsiotan zirriborroak egiten lagunduko dizun tresnatxoa. Erabiltzen erraza, eta edozein kaxoitan gorde dezakezu. Ezin dugu bermatu efektua oso ongi geratzen denik, eh, baina ziur Teletiendan gauza ergelagoak erosi dituzula eta ez zara kexatu!

hurrengoa

mural mapa

Webgune honen bitartez, etxetik (edo lanetik, badakigu lanorduetan Interneten ibiltzeko ohitura duzula) munduan zehar margoturiko muralak bisitatzeko aukera izango duzu. Guk, grafiti turismoa deskubritu genuenetik, paretei begira pasatzen ditugu orduak. Atera probetxua zuk ere zure lanorduei.

hurrengoa

nontzefilm

Nontzefilm erreferentzia bihurtu da Internet jaialdien artean. Edizio berria martxan jarri dute, beraz, berandu baino lehen has zaitez zure filmetxoari forma ematen, eta bidali Nontzefilm-era; lanorduek askorako ematen dute eta, paretak ikusteaz gain. Nontzefilm filmetxoak ikusteko irrikitan gaude!

hurrengoa

mom & dad

Maitasuna azalean betirako marraztea ohitura zaharra da. Batzuetan ohitura zaharrak azken tendentziekin nahasteko joera izaten da. Hori pentsatuko zuen tatuaje hau egin zuenak. Guk ez dugu kexarik, bakoitzak nahi duen moduan oroitzen ditu bere gurasoak. Batzuk aitaren edo amaren antza dutenekin ezkontzen dira, beste batzuk, ezaba ezin daitezkeen pegatinak jartzen dituzte gainean.

hurrengoa

ornitorrinkus

¨Uretako sator ¨ australiarra bezalaxe, sailkatzen zaila den sorkuntza proiektua da Ornitorrinkus. Judith Montero eta Xabier Erkiziaren musika, Maialen Lujanbioren hitzak eta ahotsak, eta gure aldare partikularrean dugun santuetako bat den Jose Belmonteren ilustrazio ederrez osatua, Orniturrinkus sorkuntza lan original, bitxi eta beharrezko horietakoa dela aldarrikatzen dugu.

hurrengoa

basquiatland

Paris-ko Musee d ´Art Modernen, urtarrilaren amaiera bitarte, ikusgai dagoen Basquiat-en erakusketak txundituta utzi gaitu. Parisera bisita egin behar duzuenok ez galdu arren. Artista newyorktarraren hainbeste lan elkarrekin ikustea Stendhal sindromea sortzen duela esango lukete intelektualek. Guk, kasu honetan, lilura gaindosi kontzeptua aproposagoa dela uste dugu.

hurrengoa

zinegoak

8. edizioa beteko du Bilbon ospatzen den Zinegoak gay-lesbo-trans jaialdiak. Urtero lez, eta gabonetako betekada fisiko eta espiritualei aurre egiteko ¨alkaseltzerrik¨ onena eskainiko digu Zinegoakek. Urtarrilaren 22tik 30ra, Vatikanoak oraindik gomendatzen ez duen zine jaialdia.

hurrengoa

txikle-art

Ben Wilson kaletik oinez doanean zoruari begira joaten da. Ez da batere arraroa, jende askok egiten du. Ben Wilson-ek ordea kalean itsatsitako txikleak bilatzen ditu. Bat ikusten duenean, etzan eta hura margotzen hasten da. Eta sortzen dituen artelanak ikusgarriak dira. Kale artea, proiektu berrien iturri amaigabea dela frogatzen duen beste adibide bat.

hurrengoa

Kurosawa marrazkilari

Akira Kurosawak bere filmeen storyboard-ak marrazten zituen. Alhondigan ikusgai dauden lanak bere azken sei filmeentzako eginiko marrazkiak dira. 70. hamarkadan, ekoizleak lortzeko arazoak zituenean, ahalik eta modu txukunenean marrazten zituen bere filmeko protagonista eta eszenak ekoizleen onespena lortzeko. Marrazkien aitzakian, film eta hitzaldi ezberdinez osatu dute Kurosawari eskainitako erakusketa. Urtarrilak 30a bitarte.

hurrengoa

3experimentia

Dantza garaikidea eta bideo esperimentala uztartzen dituen ikus-entzunezko pieza hau, modu estraino batean erakargarria iruditu zaigu. Eta gainera 3D teknikaz filmatua dagoenez, ba apropos aproposa the balde zenbaki honetan erakusteko.

hurrengoa

Sex& Zen: Extreme Ecstasy

90. hamarkadan Hong Kong-en egin zen Sex&Zen arte martzial eta erotismo film saga liluragarria bueltan dator. 2011. urtean, erritmo eta irudimenaz gainezka egiten duten hostiko, sarketa, zaplasteko eta zurrupadak berreskuratu dituzte. Berrikuntza batekin gainera:3D-n. Sex&Zen originalaren zaleak, eskuak praken barruan zain gaude.

hurrengoa

plexus

Koloretako hari fin eta iltzeekin konposatzen ditu gabriel Dawe artistal bere instalazioak. ia ia historiaurrekoa den teknologiarekin beste dimentsio batetara bidaiatzea posible da.