Man on the Moon Vol II
Kid Cudi
'A kid named Cudi' debutarekin Hip Hoparen eszenan indarrez sartu zen Kid Cudiren lan berria abesti handiz beteta dator. 'Mr Rager' bezalako imno indartsuak eta kea darien doinu urbanoak . Oinarri sinple baina eraginkorrak erabiliaz, bere ahots, letra eta melodiek joera berezia ematen diote diskoari. Common edo Kanye West-en lekua hartu dezake.
Body Talk
Robyn
Azkeneko hilabeteetako dance pop fenomenoan bilakatu da Robyn. Batzuk indie eszenan ere sartu nahi dute, baina nire ustez nerabeei zuzendutako produktu merke bat besterik ez da. 'Dancing on my own', 'Love kills' edo 'Time machine' dira diskoko momentu gorenak. Baina tamalez euro dance jasangaitzean kokatu behar dugu artista suediarra.
The Journey Aflame
Akua Naru
Emakumezko Hip Hop abeslari dotorea da Akua Naru. Alemaniako Kolonia hiritik dator eta Jazz, Soul edo Funk doinuak nahasten ditu bere lehen disko honetan. Kantu sendoak dira, oso oso onak. Kaleko poeta balitz bezala, ondo mugitzen da erritmo urbanoetan, eta sustrai afrikarrak erakusten dituen disko hau da 2011ak ekarri digun lehendabiziko albiste ona.
74
Sly Johnson
2010eko ezusteko onena izan zen Sly Johnson abeslari frantziarra. Ottis Redding bezalakoen kantuak sortuaz, urteko diskoa argitaratu zuen. Azkeneko urteetan azaldu diren soul abeslarien eszenarekin bat eginez, ahotsaren dotorezia da bere bertuta nagusia. 'Hey mama' kantuak hasiera potentea ematen dio, baina gainontzeko kantuak ere lehertzeko moduakoak dira. Ezinbesteko lana.
Pop Negro
El Guincho
Asko hitz egin da El Guinchori buruz. Nazioarteko prentsa espezializatuak urteko disko onenen artean kokatu ditu. Baina zuzenean ikusi eta gero bere lanak beste dimentsio bat hartzen du. Energia bizia trasmititzen du kolorez betetako kantuei esker. 'Bombay'-k kantuak ireki dio arrakastaren bidea, nik ordea 'Novias' nahiago dut. Betikoaz aspertuta bazaude, hemen duzu bilatzen ari zinena.
Fields
Junip
Jose Gonzalezen taldea, aspaldiko lagunekin osatua, lehendabiziko diskoarekin datorkigu. Maisuki sortu duten pop diskoa da. Soberan dauden apaindura gabe landutako kantuak. Behin entzunda, ezingo dituzu horren erraz burutik kendu 'Without you' edo 'Always'. Udako kitsua da, pop argitsua baita, agian horregatik entzuten dugu horren gustora. Otsailean Bilbon aurkeztuko dute zuzenea.