hurrengoa
metal maitaleak    Ezagutzen ez dugunontzat, metal detekzioa altxorraren bilaketa baten moduko jolasa da. Ideia horrek badu zentzurik ala oker gabiltza?

Ez du antza handirik errealitatearekin. Afizio honen inguruan dagoen beste topiko bat da. Altxor bakarra, gizakiak betidanik ezezagunaren aurrean izan duen atrakzioa da. Praktikan, bakarrik edo lagunekin eta naturan egiten den ariketa arina da. Detekzioak, zer topatuko duzun ez jakiteak eskaintzen duen emozioa eskaintzen du.

Noiz eta nola sortu zen afizio hau? Nola bihurtu zen milaka pertsonen denbora-pasa?

AEBetan sortu zen, 2. Mundu Gerra amaitu zenean. Garai hartan, ejertzitoak minak lokalizatzeko milaka metal detektatzaile zituen. Militarrek ezagutzen zuten detektatzaileen balioa metalezko gauzak topatzeko, eta denbora-pasa gisa erabiltzen hasi ziren. Modu horretan sartu ziren detektatzaileak bizitza zibilean. Espainian 70eko hamarkadako erdialdean hasi zen. Ziurrenik Morón de la Frontera edo Rotako AEBetako basetako soldaduek ekarri zuten.

Neurri edo lege berezirik esistitzen al da metal detektatzaileak erabiltzeko?

Autonomia bakoitzak bere legeak ditu. Guztiek debekatzen dute, ordea, haren erabilera gune arkeologiko edo historikoetan. Denbora-pasa honen neurri edo beharrezkoa den gauza bakarra, modu sanoan eta legeak errespetatuz ongi pasatzeko aldartea izatea da.

Zer sentitzen du metal detekzio zale batek zerbait interesgarria topatzen duenean?

Unerik zirraragarriena ez da zerbait aurkitzen den unea baizik eta detekzio tresnak seinalea ematen duenean eta zer topatu dugun oraindik ez dakigunean. Ezbai une horretan, tentsioa, adrenalina eta urduritasunak gure gorputz osoa zeharkatzen du. Seinalea piztu duen hori zer izango den jakiteko irrika eta plazer eta inpazientzia sentimenduak harrapatzen zaitu. Denbora-pasa gutxik eskaintzen du azken momentura arte halako misterio sentsaziorik. Topatutako pieza ikertzen eta aztertzen sentsazio hori luzatu daiteke, gainera. Gerra garaiko balazorro bat topatzeak mila galdera ekar ditzake: zer bandotakoa zen, fabrikazio data, erabilitako arma… Metal detektatzaile bat, esku egokietan, kultura iturri bat izan daiteke.

Zer topa genezake metal detektatzaile batekin?

Metala duen edozein gauza. Hortz postizoetatik edo meteoritoetatik hasi, eta hegazkin oso bat topatzera ere iritsi dira metal detektatzaileak.

Metal detektatzaileek aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuak egin dituzte, baina horren inguruan ere badago polemika bat...

Ez da egoera erraza. Espainian dauden lege ezberdinek ez dute aurkikuntza arkeologikoen onarpena errazten. Kasualitatez metal detektatzaile batekin aztarna arkeologiko bat aurkitzea arazo bihur daiteke aurkitzailearentzat. Beste edozein modutan topatuz gero, ordea, ez da ezer gertatzen. Administrazioak eta arkeologoek diote zerbait ateratzeko lurrean zulo bat egitea kontestua apurtzea dela, eta, aztarnen kasuan, bueltarik ez duen galera dela. Baina hori hala izateko, lur sail hori ukitu gabe egon beharko litzateke denbora luzez, eta gu behin eta berriro eraldatzen diren nekazal guneetan edo hondartzetan aritzen gara; gure tresnek, gainera, 25-30 zentimetroko sakoneran soilik detektatzen dute metala.

Lehiaketak esistitzen al dira? Nolakoak dira?

10 urte daramagu txapelketak antolatzen. Hainbat mota daude. Lur sail batean ezkutatzen diren metalezko zatiak topatzean datza modalitateetako bat. Beste aukera bat, “deskutsadura” lehiaketak dira. Txapelketa mota horretan, ahalik eta txatarra pisu gehien topatzen duenak irabazten du. Lehiaketa zail eta teknikoena ¨ikuskapena¨ izenekoa da. Modalitate horretan, lurperatutako metal zatiak aurkitzeaz gain, lurretik atera gabe detektatzaileak ematen duen seinaleagatik zer metal klase den asmatu behar da.


Zein da Espainiako Metal Detektatzaileen elkarteak egiten duen lana?

Gure denbora-pasa ongi neurtzen duen legedi bat adostea, gaizki-ulertuak saihestu eta salaketekin eta isunekin amaitzea. Ez dugu diruagatik egiten, ez dugu aztarna arkeologikorik ustiatzen ez natura suntsitzen. Horretan dihardutenak ez dira zaleak, lapurrak baizik, eta gure espirituaren aurkakoak dira. Gure zaletasuna maitatu, bultzatu eta modu baikorrean ezagutzera ematen dugu.


Francisco Javier Matas Adamuz
Espainiako Metal Detekzioaren Aldeko Elkarteko zuzendariarekin izandako elkarrizketa
http://www.buscametales.com