hurrengoa
tiki phantoms    sumendiko soinuak Aloha,

Kontatu digute 200 urte hilik eta sumendi batetan lurperaturik pasa dituzuela…Zein pekatu klase egin zenuten sumendi batetan lurperaturik amaitzeko?

Jendearen borondatea nahi genuen moduan erabiltzeko botereak genituen eta horrek Kamehameha I erregeari ez zion grazia handirik egiten. Hura bere tronutik botatzeko iraultza hasi aurretik aurreratu zitzaigun eta segada bat egin zigun eta sumendian amaitu genuen. Baina beno egia esan ezin gara kexatu, bertan txaleta eraiki genuen, jacuzzi-a eta guzti eta gure itzulera prestatzen ibili gara hainbat urteetan. Bizirik bazaude adi ibili!

Kritika musikalaren guruek zuen soinua surf gisa sailkatzen dute…guri ordea zerbait gehiago baduela ere iruditzen zaigu, eta kritikariak aspergarriak iruditzen zaizkigunez nahiago zuei zuzenean galdetzea…Zein osagaiekin prestatzen duzue zuen errezeta musikala?

Egia esan denetarik dago, rock, punk, soul, eta surf printzak 80. hamarkadako pop kutsuekin. Musika garai ezberdinak bizi izan ditugu eta apurka apurka erreferentzia ezberdinetatik edan dugu.

Zurrumurruek diote mozorroak erabiltzen dituzuela…argitu gaizki ulertua mesedez…

Halakorik esaten duen hurrenari muturra hautsiko diogu!!! Jazterako orduan elegantzia handia duten kaskezur ibiltariak gara, ez dago besterik!!! Zein txarra den inbidia..kar kar kar kar

Dantzatzea eta ongi pasatzea. Musika traszendentalari aurre egiten dion proposamena da Tiki Phantoms-ena?

Jakina!!! Gure zuzenekoak energia, algara eta dantza festak dira. Gu ikustera datorrenak badaki sekulakoa izando dela eta primeran pasako duela, orrazkera zapuztuko zaion beldurrik izan gabe edo gure kantuek mezu kontzeptuala ote duten pentsatu beharrik gabe. Zuzeneko emanaldiak energia eztandak izan behar dute berriro!!!

Surf instrumental taldeak…aspergarri samarrak izaten dira.. zuen zuzenekoak ordea orgia telurikoak dira…Nondik ateratzen da energia guzti hori?

Irla batetaik gatoz eta irletan gauzak modu basatian egiten dira, indartsuenaren legeak agintzen du eta batek guztia eman behar du beti. Hilezkorrak gara eta ez gara inoiz nekatzen!

“Viva las Vegas” esaten badut zer datorkizue burura?

Gu izan behar genuela filme hartado protagonistak baina Elvis moñoñoa erdian sartu eta papera kendu zigun!!! Hala ere apirilean arantzatxoa kendu genuen izen bereko jaialdi mitikoan jo genuenean, eta horri esker baieztatu dezakegu AEBtan bazkaltzen denean, hasteko hanburgesa, jarraian pizza eta postre gisa “nachos con guacamole” jaten jarraitzen dutela.

Agur bero bat eta Tiki Jainkoak zaindu zaitzatela.
tiki, tiki, tiki!!!!!

www.lostikiphantoms.com/