laburrak
hurrengoa

zaharrak berri

Aurtengo Getxophotok zaharrei gorazarre egiten die. Urtero lez, gai bati eutsi, eta nazioarteko zein bertoko argazkilarien lanak bildu eta modu berezian erakutsiko dira Getxoko kale eta guneetan. The baldek, aurten ere, Getxophotorekin elkarlanean, proiektu bat gauzatuko du: “txikiteruak”.

hurrengoa

pasahitzak montehermoson

Emetasunari buruzko irudikapen berriak egitasmo eta bideo-lan ezberdinak ekarri dizkigu oraingoan. Mendebaldeko herrialdeen irudiaren inperioak generoen arteko ezberdinketa nola gauzatu duen erakutsi, eta inperio horren aurka borrokatu duten hainbat egileren piezak izango dira ikusgai The gaze and the apparatus of new media erakusketan.

hurrengoa

zartagien aurpegi iluna

Planeta berriak deskubritu berri dira; hain zuzen ere, Christopher Jonassen argazkilariak deskubritu ditu. Planeta hauek ere suaren beroak zizelaturiko orografia erakusten dute. Ez da, ordea, eguzkiaren sua izan horien geografiaren sortzailea. Non topatu diren planeta berri hauek? Zartagien ipurdietan.

hurrengoa

hotel argazkiak

Zein politak diren hotelek iragarkietan erakusten dizkiguten irudiak. Zein garbi eta zabalak logelak, zein urdina igerilekuko ura, eta zein ederrak hotel inguruko paisaiak. Webgune honek, hotelek iragarkietan erakusten dituzten argazkiak eta bisitariek bertan eginikoak aurrez aurre jartzen dituzte. Emaitza? Magikoa nolabait esatearren.

hurrengoa

guda eremua

Zinea guda eremu gisa ulertzen zuen Samuel Fuller zuzendariaren obra izango da ikusgai Alhondigan irailaren 21era bitartean. Eta ikuspuntu hori ez da metafora bat. Bigarren mundu gerran, 16 mmko kamera batez guda eremuak literalki filmatu zituen zinegileak. Ostean, bortxakeria eta morala, beti modu polemikoan, aztertzen zituen filme sorta ederra filmatu zuen.

hurrengoa

2014

2016a bakarra zela uste zenuten? Ez ba… Bilbo 2014. urteko Munduko Diseinu Hiria izendapena jasotzeko lehiaketan dabil. Gu ez gaude turismoa eta kontu korronteak mugitzen dituzten egitasmoen kontra (zergatik galdetzen zaie beti hostalaritza elkartekoei kultura egitasmo horien inguruan?). Horrela jarraituz gero, iruditzen zaigu data, helmuga eta instituzioetatik kanpo egiten den kulturak ez duela zentzurik izango. Gozatu beraz, gaurkoaz, biharkoaz eta datorren astekoaz. Hau irakurtzen ari garenon artean, baten batek ez duelako 2014a edo 2016a ikusiko. Estatistika kontua da.

hurrengoa

neskak gora

Argazkiak saiakerarako elementu gisa. Kasu honetan, Europan bizi diren bigarren belaunaldiko neska etorkinen eguneroko bizitza erakusten dizkigun argazki saila izango da erakusgai. Protagonistak neska nerabeak, modu batera edo bestera, familian, gizartean, politikan, lekuz kanpo sentitzen direnak. Erakusketa irailaren amaieratik aurrera izango da ikusgai.

hurrengoa

batelak

Teink batel txapelketak beste edizio bat ospatu du. Ia 20 urte dira gure kostaldea arraunean gurutzatzen dihardutenak. Iparraldeko batel taldeak izaten dira nagusi, baina apurka ari dira hegoaldekoak apuntatzen. Aurten, ¨portaletas¨ izenekoa lehiatu da, adibidez. Profesionalizazioaren eta mediaren garaian, Bilbon hasi eta Donibane Lohitzunen amaitzen den batel lehiaketa honek proba herrikoiek ere etorkizuna dutela frogatzen du.

hurrengoa

tostada

Azken hilabeteotako bizarradarik handiena. Norbaiti, tostada batzuk hartu eta bordatzeko euskarri gisa erabiltzea munduko gauzarik … (jarri nahi duzuna) iruditzen zaigu. Arraultz frijitu bat edo eta gurina bordatzea gauza eroa da, baina lizuna bordatzea… Judith G.Klausner, … maite zaitugu!

hurrengoa

egurrezko pixelak

Egurra izan da, harria eta metalarekin batera, eskultoreek gehien erabili duten lehengaia beren lanetarako. Egun, digitalizazioaren garaian, Dallas-eko Shawn Smith eskultoreak egurra eta pixel-a bat egitea lortu du bere lan ikusgarrietan.

hurrengoa

donostiako zinemaldia

Zuzendari berriarekin eta alkate berriarekin datorkigu Donostiako Zinemaldia. Batzuei beldurra ematen die hainbeste berrikuntzak. Gu, ordea, "gauxaberri" hutsak gara. Eta horregatik sinisten dugu aurtengoa ere zinema ikusteko eta zinemaz gozatzeko aukera paregabea izango dela. The baldeko zenbaki honetako orrialdeetan topatuko duzuen zikloa, adibidez, itzela iruditzen zaigu.

hurrengoa

etxe parasitoak

Cirugeda eta haren moduko arkitekturaren lana behin baino gehiagotan erakutsi eta izan dugu aipagai The balden. Munduan zehar bada filosofia berarekin lan egiten duenik. Moskun, lur sail metro bakarra erosi gabe, parasitoaren kontzeptuari jarraiki egin duten bulego honi erreparatu besterik ez dago.