hurrengoa
the baldians 13-Jaws    1977. urtean azaldu zen lehen aldiz The Spy Who loved Me filman Karl Stromberg gaiztoaren laguntzaile gisa. Urte batzuk beranduago Moonraker filma azaldu zen berriro Hugo Drax gaizkilearen esanetara.

Jaws-ek, izenordea, edozer gauza txikitu zezaketen bere metalezko masail hezur eta hortz indartsuei zor die.

"Mandibulas" jarri beharrean, espainiar bikoizketa arduradunek "Tiburón" izenez bataiatu zuten.

2.18 metroko altuera eta indar mugagabeko supergaizkile honek behin baino gehiagotan jipoitu zuen Bond.

Egiptoko zutabeak gainera etorri zaizkio, kamioi batek harrapatu du, tren laster batetik bota zuten, labar batetik erortzen den autoan zihoan, Stromberg nagusiaren ezkutalekuaren eztanda pairatu zuen, paraxutarik gabe hegazkin batetik salto egin du... baina Jaws ez dugu sekula hiltzen ikusi.

Dolly izeneko neska ezagutu eta maitasunak supergaizkile izatetik Bond laguntzera bultzatuko du. Moonraker-en amaieran, Dolly eta biok, kohete batean espazio zabalean desagertu egiten dira champagne kopa birekin topa eginaz...

Azken eszena horretan da bere ahotsa lehenengoz (eta azkenekoz) entzuten dugu. "Well, here's to us" esanaz...