laburrak
hurrengoa

udaberria udazkenean (abenduak 11-13)

Bartzelona eta Madrid izango dira Estrella Damm Primavera Club jaialdiaren egoitzak. La Buena Vidak Soidemersol diskoaren doinuak berreskuratuko ditu, orkestraz lagundurik errepika ezinak izango diren bi emanaldietan. Beste batzuen artean eta donostiarrez gain, The Wave Pictures, The Thermals, Deerhof, Giant Sand handiak eta The Extraordinaires.

hurrengoa

porno webguneak itsuentzat

Itsuak zinera joaten direla bagenekien. Itsuei batzuei pornografia gustatzen zaiela ere susmatzen genuen. Eta hain justu horretarako sortu dute webgune hau. Webgune honi esker, webgune pornoak itsuentzat ere erakargarri izango dira. Egia esan, beste zerbait ere espero genuen, baina itsu ez garenontzat, itsuentzat eginiko webgune pornoen direktorio hau deskubrimendu berezi bat izan da.

hurrengoa

bitartekaria museoa da. (urtarrilaren 3a arte)

Koldo Mitxelenan antolatu duten erakusketa honetan, 80. hamarkadan hezitako artista ugariren lanak jarri dituzte erakusgai. Hamarkada hartan hezitako artistek, museo kontzeptuaren aldaketaren testigu izan dira. Egun museoak arte bilgune izateaz gain, jende bilgune ere badira eta artea museoetako paretetatik atera eta beste hainbat eremu ere konkistatu ditu. Artistek museo kontzeptuaren inguruan hausnartu dute eta KM kulturgunean duzue emaitza ikusgai.

hurrengoa

watchmen

Gora behera handien ostean badirudi azkenean zine aretoetara iritsiko dela "The watchmen" filma. Superheroi komikien "Citizen kane" gisa ezaguna dena gauzatzeko 15 urte pasa behar izan dira. Alan Moore eta David Gibbons-ek sortu zuten, superheroiak legez kanpoko izakiak ziren garaian gertatzen den abentura hau. Badirudi 2009. urtean gozatu ahal izango dugula pertsonai konplexu, misteriotsu, beltz eta sentibera hauen abenturarekin.

hurrengoa

maskoten ilearekin eginiko jantziak

Zuetako nork ez du inoiz pentsatu "zakur honek duen ilearekin jertse bat egiteko ere emango luke"...edo "zein gustora jantziko nuke katu horren moduko ileaz eginiko bufanda". Ba bai. Posible da. Zure maskota zure kontura bizi den kaparra izateari utzi eta neguko gau hotzetan berotu edo edozein ekitaldi sozialean nabarmentzeko aukera emango dizu.

hurrengoa

pastafarismoa

2005. urtean sortu zen erligioa da pastafarismoa. Kansas-ko estatuan urte beran onartu zuten eskoletan "diseinu inteligentea" deritzon pentsamendu korrontea. Eboluzioaren teoria zientifikoak zituen ikastorduen parekoa izan behar zela "diseinu inteligentea" deritzonari eskaini behar zitzaiona. Erabaki horren aurka protesta egiteko Bobby Henderson fisikoak bere teoria inteligentea diseinatu zuen. Teoria honen arabera espagueti munstro batek sortu zuen bizitza. Protesta honek ezusteko arrakasta izan zuen eta "erligio" honen jarraitzaileak "pastafari" gisa izendatzen dute euren burua.

hurrengoa

zinegoak 2009 (urtarrilak 30 otsailak 7)

6. edizioa beteko du aurten gaylesbo- trans zinema jaialdi honek. Ia ia marjinalitatean jaio zen ekimen honek iaz 90 filmetik gora proiektatu, herrietan barna emanaldiak eskaini eta 10.000 ikusle izatera iritsi zen. Aurten, marka horiek hausteko asmoz eta areto komertzialetara nekez iristen diren filmak ikusteko aukera eskainiko digu berriro Zinegoak jaialdiak.

hurrengoa

emakumeak zinemaren sorreran

Montehermosok zine ziklo desmitifikatzaile eta berezia antolatu du. Zine sorreraren garaian herrialde ezberdinetako emakumeek zuzenduriko filmak proiektatzen dihardu. Uste denaren kontra, zinemaren hastapenean kamararen aurrean agertzeaz gain, kamararen atzean hainbat emakume sortzaileek ere lan interesgarriak egin zituzten. Abenduak 23ra arte asteartero ikusgai, beste inon topatuko ez dituzun zeluloidezko altxor hauek.

hurrengoa

sekretu milit-art

Trevor Paglen artistaren lanaren ardatza AEB-tako ejertzitoaren operazio sekretuak dira. Ez du osagai faltarik izan bere lana elikatzeko. Astronomia kontuetarako erabilitako kamaren laguntzaz "sekula" existitu ez diren hegaldi famatuei argazkiak atera dizkie, kode militarrak deszifratu ditu, ejertzito barnean existitzen diren departamendu sekretuen berri eman du eta instalazio militarren mapak eta dokumentuak lortzen ditu... guztia artearen izenean.

hurrengoa

disonancias

Disonancias ekimenak ere jarraipena izango du aurten. Artistak eta enpresak amankomunean lan egitea bultzatzen duen proiektu honek, era eta iritzi guztietarako emaitzak eman ditu azken urteotan. Hainbeste errepikatzen den krisi garaietan, akaso ez legoke gaizki langileak kanporatu beharrean ikuspegi berriekin datozen artistak kontratatzen hastea.