txikiteroak yosigo
irudia
  • 1
  • 2
Txikiteroek betidanik egin dute egun hain modan dauden sare sozialek egiten duten gauza bera. Komunikaziorako, aisialdirako eta elkartrukaketarako jarduera izan da beti txikiteoan aritzea. Txikiteoak bere ohiturak, arauak eta erritoak izaten ditu, eta gure herri eta hirietako zaharrak dira, nagusiki, ohitura eta “sare sozial” hau bizirik mantentzen dutenak. The Baldek, Lur Lan baserritar elkartearen babesarekin, Getxophotorako eginiko proiektu honetan, desagertu baino, aldatzen ari den txikiteoaren errealitatea jaso dugu, eta modu kaletar, natural eta ironikoan islatu nahi izan dugu.