hurrengoa
the baldian. Thomas Sankara    Thomas Isidore Noël Sankara (1949-1987) Frantziak Afrikan zuen Alto Volta kolonian jaio zen, eta berak sortutako Burkina Fason hil zen.

Uagadugu hirian, “Tout-à-Coup Jazz” taldean gitarrajole gisa hasi zen ezagun izaten.

Herriaren laguntzaz, 33 urte zituela, Sankarak estatu kolpea eman zuen frantsesak herrialdetik botatzeko eta gizartearen aldaketa eragiteko.
Galdetu ziotenean zergatik ez zegoen bere erretratua eraikin publikoetan: “zazpi milioi Thomas Sankara dago” esan zuen.

Mercedes ofizialak Renault 5engatik aldatu zituen, eta hilabeteko 450 dolarretan ezarri zuen bere soldata.

Inperialismoaren, ustelkeriaren, tribu nagusien feudalismoaren eta desertizazioaren aurka egin zuen. Emakumeen eskubideak bermatu, hezkuntza bultzatu, gaixotasunen aurka borrokatu, eta lurrak eman zizkien nekazariei. Oso epe laburrean, herrialdeak garapen sozio-ekonomiko izugarria izan zuen.

Guzti honek etsai boteretsuak ekarri zizkion. Frantziako gobernuak lagunduta, estatu kolpea izan zen 1987an. Sankara hil zuten, eta desagerrarazi zuten haren gorpua.

Hil baino astebete lehenago, zera esan zuen: “iraultzaileak, pertsona diren heinean, asasinatuak izan daitezke, baina ezinezkoa da euren ideiak erailtzea”.